Ekainak 13 eta 14
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alan Parsons Live Project, BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiko lehen kartelburua

Jaialdiaren zortzigarren edizioa Bilbao Arenan egingo dute, ekainaren 13 eta 14an, eta rock progresiboko artistaz gain, Lita Ford, Samantha Fish eta Sex Museum ere izango dira.
Alan Parsons. Argazkia: Simon Lowery.
Alan Parsons. Argazkia: Simon Lowery.

Alan Parsons Live Project, Lita Ford, Samantha Fish eta Sex Museum dira BBK Bilbao Music Legends jaialdiak bere zortzigarren ediziorako iragarri dituen lehen artistak. Jaialdia Bilbao Arenan egingo dute, ekainaren 13an eta 14an, eta bi eguneko bonoak eskuragarri daude, 100 euroan.

2022an jaialdi honetan eman beharreko kontzertua bertan behera utzi zuen Parsonsek, eta aurten kitatuko du zorra rock progresiboko artistak. Harekin batera daude jaialdiko kartelean Lita Ford hard rockeko artista, Samantha Fish rock blues musikaria eta Sex Museum madrildarrak.

14 urtetik beherakoek doan izango dute sarrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X