Zeid Gaztea jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Süne, Dupla, Joselu Anaiak, Kai Nakai eta Ingot, Zeidfest Gaztea jaialdian

Jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 5ean egingo dute BECen, eguerditik aurrera. Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters eta Betagarri taldeak ere arituko dira kontzertuan, besteak beste.
Súne
Súne

Süne, Dupla, Joselu Anaiak, Kai Nakai, Akerbeltz eta Ingot ere Zeidfest Gaztea jaialdian izango dira apirilaren 5ean, Bilbao Exhibition Centre Barakaldoko espazioan. Ateak 11:00etan irekiko dituzte, eta ordubete geroago hasiko dira kontzertuak.

Aurretik iragarrita zeuden artista eta taldeei gehituko zaizkie horiek guztiak: Zea Mays, Iseo & Dodosound, Isabel Aaiún, Crystal Fighters, Zilibito Records, Gregotechno, Betagarri eta Sorotan Bele Gogoan kontzertua (Mutrikuko Musika Bandaren eskutik).

Bestelako ekimenak ere izango dira musikaz gain, hala nola Ana Goitiaren eta Eleder Magoaren emanaldiak.

Sarrerak salgai daude, eta autobus zerbitzua izango da herri hauetatik: Irun, Errenteria, Donostia, Zarautz, Tolosa, Beasain, Ordizia, Arrasate, Bergara, Azpeitia, Azkoitia, Eibar, Ermua, Durango, Iruñea, Altsasu eta Gasteiz.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X