ETSk kontzertu hirukoitzeko detaile guztiak xehetu ditu
Gero eta gertuago dago ETS (En Tol Sarmiento) taldeak BECen martxoaren 15, 21 eta 22rako antolatu duen jaia, eta taldeak agerraldia egin du Bilbon 45.000 pertsona bilduko dituen hitzordu hirukoitzari buruzko detaileak zehazteko.
Besteak beste, agertokian hainbat musikari eta dantzarik lagunduko dietela aurreratu dute taldekideek prentsaurrekoan. Halako batean, 40 pertsona ere batuko dira oholtzan.
Hiru gaualdietarako sarrera guztiak salduta daude, baina txartelik gabe gelditu direnek EITBren bidez jarraitu ahalko dute martxoaren 22ko kontzertua, EiTBko irratien, eitb.eus-en eta Primeranen.
Unitate Mugikorrak 18 kameraren seinalearekin lan egingo du, 4K formatuan, eta aurreko egunetan ETSren ibilbidea errepasatuko da EiTBren hedabideetan.
Ordutegiak
2025eko martxoaren 15a, larunbata SARRERAK AGORTUTA
18:00 Ateak irekitzea
18:15 Andoni Ollokiegi
19:15 Gozategi
21:00 ETS
2025eko martxoaren 21a, ostirala SARRERAK AGORTUTA
18:00 Ateak irekitzea
18:15 Andoni Ollokiegi
19:15 Gozategi
21:00 ETS
2025eko martxoaren 22a, larunbata SARRERAK AGORTUTA
2. pabilioia – Sarrera hau duen publikoarentzat bakarrik Eguneko jarduerak
BBK Herriko Plaza:
12:30 BBK Herriko Plazako ate irekiera
12:40 DJ Bull
13:30 Txupinazoa (Miren Nogales & Antton Telleria)
13:45 Puro Relajo
14:45 Herri kirolak: Aizkolariak (Mikel Larrañaga & Julen Alberdi "Txikia IV")
15:05 DJ Bull
15:30 Herri kirolak:Harrijasotzailea (Urdax)
15:50 DJ Bull
16:20 Herri kirolak: Aizkolariak (Karmele Gisasola & Oihana Fernandez)
16:40 Dantzaldia: Joselu Anaiak
18:30 HERRIKO JAIAK amaiera
Egunean zehar haurrentzako jolasak, puzgarriak, kaleko musika, janari postuak... egongo dira.
Bizkaia Arena
18:30 Ateak irekitzea
18:30 Andoni Ollokiegi
19:45 Gozategi
21:30 ETS
BBK Herriko Plaza
Martxoaren 22an, adin tarte guztietako publikoarentzat pentsatutako egitaraua izango da BECeko 2. pabilioian, goizetik hasi eta iluntzera arte. Miren Nogales eta Antton Telleriak botako dute txupina, eta herri kirolak, haurrentzako jarduerak eta kalejirak izango dira, egun osoan zehar.
Gainera, Puro Relajoren musika mexikarra, Joselu Anaiak taldearen erromeria eta DJ Bullen musika aukeraketaz gozatzeko aukera izango da. Martxoaren 22ko sarrera erosi dutenek soilik izango dute sarbidea BBK Herriko Plazara.
Zure interesekoa izan daiteke
Olaia Inziartek "Zerrautsa" diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Festen
Olaia Inziarte abeslariak Zerrautsa izeneko bere bigarren diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Fest jaialdian. “Zerrautsa” bere barrura egindako bidaia bat da, ahultasunari eta emozioei tartea eginez.
Lan Eskaintza Publikoa egingo da, Donostiako Jazzaldiaren zuzendari berria hautatzeko
Lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuak ez du emaitzarik eman, bi hautagaik uko egin baitiote lanpostua aldi baterako betetzeari. LEP bidez, behin betiko beteko da postua orain.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
"Agur esan barik" dokumentala aurrestreinatuko du Gatibuk
Gatiburen ibilbideko azken urtean filmatutako lanak taldearen bideari begiratzen dio, Jabi Elortegi zuzendariaren ikuspegitik. Gaur aurrestreina egingo dute Bilbon, eta irailetik aurrera egongo da ikusgai, zinema jaialdietan eta Primeran plataforman.
Juan Diego Flórez, Sokolov eta Juanjo Mena, Donostiako Musika Hamabostaldian
Perutar tenorrak irekiko du jaialdia, abuztuaren 2an, Italiako eta Frantziako opera, zarzuela eta musika hegoamerikarreko piezekin eraikitako programa batean, pianistak Beethoven eta Schuberten obrak interpretatuko ditu eta gasteiztar maisuak "Arriaga harrigarria" kontzertua zuzenduko du.
Sun Ra Arkestra eta Snarky Puppy, Gasteizko jazz jaialdiko kontzertu nagusiak ixteko
Ruben Blades, Gretchen Parlato, Take 6, The Bad Plus, Irene Reigen laukotea eta Magali Sare eta Manel Fortiá bikotea arituko dira Mendizorrotzan. Sarrerak bihar, hilak 27, jarriko dituzte salgai.
Pablo Martín Caminero, Merina Gris eta “Xorieri” Izaroren kantua saritu dituzte MIN sarietan
Carlos Aresek eta Valeria Castrok hiruna sari eraman dituzte musika independentearen Espainiako sarietan; Al cantek jazz álbum onenaren saria eraman du, Zuloak euskarazko disko onenarena eta Izaroren eta Baiucaren arteko lankidetzaren emaitzak ekoizpen onenaren saria, Alejandro Guillanen lanari esker.
Gernikako “lekuek”, musikaz gainezka martxoaren 25etik 29ra
Lekuek festibalak hamaika kontzertu, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimena proposatuko ditu bost egunez: Mourn, Olaia Inziarte, Xiberoots, Guadalupe Plata, Janus Lester…
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.