Erreakzioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trikitixa Elkarteak "hausnarketa kolektiboa" abiatuko du, trikitia irakaskuntza profesionalean sartu ondoren

Otsailaren 18an, Espainiako Gobernuak musikako irakaskuntza profesionalen barruan trikitiaren espezialitatea sortzea onartu zuen.
Sanjosetako 2023ko trikiti jaialdia
Sanjosetako 2023ko trikiti jaialdia

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak hausnarketa prozesu "lasai eta sakona" zabalduko du "trikitiaren oinarria osatzen dutenen" artean, "erantzun bateratu eta sakona emateko" Espainiako Gobernuak trikitia irakaskuntza profesionalean sartzeko onartu zuen dekretuaren aurrean.

Hala adierazi du elkarteak, ohar batean, erabaki horrek "trikitiaren irakaskuntzan ekar lezakeen inflexio puntuaz jabetuta". Elkarteko ordezkarien ustez, trikitia musika kontserbatorioetan eta goi mailako musika zentroetan irakasteak "erabat baldintza lezake" trikitiaren etorkizuna.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X