48. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Toquinhok itxiko du Gasteizko jazz jaialdia

Brasildar artistak uztailaren 19an eramango ditu Mendizorrotzara bossa nova eta jazz tropikala. Kiroldegiko agertokiko kontzertuen sarrerak martxoaren 28an jarriko dituzte salgai.
Toquinho Gasteizko jazz jaialdia
Toquinhok uztailaren 19an joko du Mendizorrotzan

Toquinho artista brasildarrak itxiko du Gasteizko jazz jaialdiaren 48. edizioa uztailaren 19an, Mendizorrotzako agertoki nagusian, Brasilgo musikari eskainitako emanaldi batean.

'Aquarela' abestiaren egilea bossa novaren erreferente handienetakoa da, Caetano Veloso, Chico Buarque eta Gilberto Gilekin batera. 40 disko baino gehiago argitaratu ditu, eta munduko bira ugariek "bossa nova eta jazz tropikalaren hedapenaren erreferente bihurtu dute".

Toquinhok gitarraren gaur egungo musikari argienetakoa den Yamandu Costa herrikidearekin partekatuko du agertokia.

Aurretik, Dora Morelenbaum brasildar abeslari eta konpositorea izango da Mendizorrotzan, "Brasilgo musikaren olatu berriaren ahots miragarrienetako bat".

Mendizorrotzako kontzertuetarako sarrerak ostiralean jarriko dira salgai, martxoaren 28an, 10:00etan.

Albiste gehiago musika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lady Gaga, Mariah Carey, Sabrina Carpenter eta Ariana Grande, MTV Video Music Awardseko izar distiratsuenak

Ariana Grande pop abeslariak irabazi du MTV Video Music Awards sarietako sari nagusia, eta Lady Gagak eta Sabrina Carpenterrek jaso dituzte ohore handienak New Yorken, jarraitzaileen gogokoenen izarrez beteriko ospakizunean. Grandek urteko bideo onenaren saria irabazi du Brighter Days Ahead lanagatik, eta, ondorioz, jarraitzaileek bozkatutako sarietan gaueko saririk handiena jaso du. Mariah Careyk ibilbidearen saria jaso du, eta bideoklipak egitea zein dibertigarria den azaldu du.

Gehiago kargatu