Euskadiko Orkestrak sustraietara joko du 2025/2026 denboraldian
Euskadiko Orkestrak 2025/2026 denboraldia aurkeztu du gaur, Donostian, Roberto Ugate zuzendari nagusi berriak karguan egingo duen lehenengoa. Denboraldi Sinfonikoa 2025eko irailaren 29an hasiko da Gasteizen, eta 2026ko ekainaren 9an amaituko da Donostian. Guztira, 12 kontzertu-programa izango dira, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean, 50 kontzertu guztira.
Aurkezpen ekitaldian azaldu dutenez, denboraldi honetan oso agerian geratuko dira orkestraren sustraiak, eta Maurice Ravel, Juan Crisostomo de Arriaga, Pablo Sorozabal, Carmelo Bernaola eta Felix Ibarrondo konpositoreen lanak joko dituzte denboraldi honetan, besteak beste.
Haren jaiotzaren 150. urteurrenean, Maurice Ravelen Daphnis et Chloe berreskuratuko du Euskadiko Orkestrak Denboraldi Sinfonikoan, Landarbaso Abesbatzarekin batera, eta Juan Crisostomo de Arriaga hil zeneko 200. urteurrenean, Esklabo zoriontsuak haren konposizioa.
Halaber, Ravel eta Arriagarekin batera, Pablo Sorozabal, Carmelo Bernaola eta Felix Ibarrondo ere entzungo dira denboraldian, eta Guernica Felix Ibarrondo oñatiarra konpositorearen azken obra, Guernica, estreinatuko du.
Euskal konpositoreen zerrenda honetan, Pascual Aldave gehitu behar da, Euskadiko Orkestrak Akelarre haren lana grabatuko baitu.
Ahotsaren presentzia garrantzitsua izango da denboraldian; hamabi programa sinfonikoetatik zazpik ahotsa ere izango dute, eta gehienak Euskal Herrikoak eta emakumezkoenak izango dira: Miren Urbieta-Vega (Herminie), Sofia Esparza (Siete Lieder), Elena Sancho Pereg eta Marife Nogales (La nuit eta Uda gau bateko ametsa),,,
Horiez gain, beste konpositore handi askoren lanak izango dira entzungai emanaldietan: Berlioz, Fazil Say, Franz Schmidt, Cesar Franck, Johann Sebastian Bach, Strauss, Bruckner, Brahms, Rakhmaninov, Txaikovski…
Gainera, Bartzelonako L'Auditori aretora (azaroan) eta Otoño Musical Sorianora (irailean) iritsiko da Euskadiko Orkestra.
Abonu berrien salmenta uztailaren 1ean jarriko dute martxan, egungoak berritzeko epearen ondoren 85 € eta 245 € arteko prezioan (10 kontzertu). Irailaren 1etik aurrera, sarrera solteak jarriko dituzte salgai.
Zure interesekoa izan daiteke
Olaia Inziartek "Zerrautsa" diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Festen
Olaia Inziarte abeslariak Zerrautsa izeneko bere bigarren diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Fest jaialdian. “Zerrautsa” bere barrura egindako bidaia bat da, ahultasunari eta emozioei tartea eginez.
Lan Eskaintza Publikoa egingo da, Donostiako Jazzaldiaren zuzendari berria hautatzeko
Lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuak ez du emaitzarik eman, bi hautagaik uko egin baitiote lanpostua aldi baterako betetzeari. LEP bidez, behin betiko beteko da postua orain.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
"Agur esan barik" dokumentala aurrestreinatuko du Gatibuk
Gatiburen ibilbideko azken urtean filmatutako lanak taldearen bideari begiratzen dio, Jabi Elortegi zuzendariaren ikuspegitik. Gaur aurrestreina egingo dute Bilbon, eta irailetik aurrera egongo da ikusgai, zinema jaialdietan eta Primeran plataforman.
Juan Diego Flórez, Sokolov eta Juanjo Mena, Donostiako Musika Hamabostaldian
Perutar tenorrak irekiko du jaialdia, abuztuaren 2an, Italiako eta Frantziako opera, zarzuela eta musika hegoamerikarreko piezekin eraikitako programa batean, pianistak Beethoven eta Schuberten obrak interpretatuko ditu eta gasteiztar maisuak "Arriaga harrigarria" kontzertua zuzenduko du.
Sun Ra Arkestra eta Snarky Puppy, Gasteizko jazz jaialdiko kontzertu nagusiak ixteko
Ruben Blades, Gretchen Parlato, Take 6, The Bad Plus, Irene Reigen laukotea eta Magali Sare eta Manel Fortiá bikotea arituko dira Mendizorrotzan. Sarrerak bihar, hilak 27, jarriko dituzte salgai.
Pablo Martín Caminero, Merina Gris eta “Xorieri” Izaroren kantua saritu dituzte MIN sarietan
Carlos Aresek eta Valeria Castrok hiruna sari eraman dituzte musika independentearen Espainiako sarietan; Al cantek jazz álbum onenaren saria eraman du, Zuloak euskarazko disko onenarena eta Izaroren eta Baiucaren arteko lankidetzaren emaitzak ekoizpen onenaren saria, Alejandro Guillanen lanari esker.
Gernikako “lekuek”, musikaz gainezka martxoaren 25etik 29ra
Lekuek festibalak hamaika kontzertu, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimena proposatuko ditu bost egunez: Mourn, Olaia Inziarte, Xiberoots, Guadalupe Plata, Janus Lester…
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.