Dokumentala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Akelarre musika taldea, pantailara

Bideografik durangar ekoiztetxea plaza taldearen 33 urteko historia biltzen duen dokumental bat grabatzen ari da. 2025eko udazkenean estreinatu nahi dute,
"Akelarre" dokumentalaren grabazioa Usurbilen
"Akelarre" dokumentalaren filmatze lanak, Usurbilen

Akelarreren, 33 urtez (1972-2005) plazarik plaza ibili zen musika taldearen, historia dokumental batean biltzen ari da Bideografik ekoiztetxea azken hilabeteotan, EITBren parte-hartzearekin. Lana 2025eko udazkenean estreinatu nahi dute.

Akelarre taldea 70eko hamarkadan sortu zen, eta euren abestiak eta ingelesezko rock abestien euskarazko bertsioak nahasten zituen. Euskal Herriko plaza gehienetan jo eta 16 disko kaleratu ondoren, 2005. urtean gelditu zen taldea.

Bi bira labur egiteko itzuli da gerora Anje Duhalderen, Batizen, Aitor Amezagaren, Jexuxmai Lopetegiren eta beste hainbat euskal musikari handiren harrobi izan den taldea, 2009an eta 2017an, eta udazken honetan pantailara itzuliko da.  

Han ikusi eta entzungo dira ostera ere “Eperra”ren bere bertsioa, “Akelarre”, “Torkemada”, “1, 2, 3, 4 ispiluen aurrean”, “Mendian gora”… 

Ikusi Akelarre taldea, zuzenean, 2009an:

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X