Jazzaldia 2025
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jamie Cullumek festa handia bihurtu du Zurriola hondartzako kontzertua

GRAFCAV877. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 23/07/2025.- El público asiste al concierto del músico británico Jamie Cullum, que este miércoles actúa en la playa de la Zurriola de San Sebastián durante la 60 edición del Festival de Jazz donostiarra. EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00

Zurriolako hondartza agertoki bikaina izan da, beste behin, Jamie Cullum britaniar artista entzutetsua hartzeko. Cullum Donostiara itzuli da bostgarren aldiz, jazz, pop eta swing estiloak nahasten dituen errepertorio berriarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Zea Mays, estudioan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran

Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin. Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan. Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita". 

gontzal mendibil
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”

Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian. Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek.  Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X