La Oreja de Van Gogh taldeak zurrumurruak zokoratu ditu: Amaia Montero itzuli egingo da
Taldeak ofizialki baieztatu du Amaia Montero itzuli egingo dela, Leire Martinez irten eta urtebetera. Gainera, jakinarazi dute Pablo Benegasek taldea utziko duela, oraingoz.
La Oreja de Van Gogh taldeak iragarri du Amaia Montero itzuli egingo dela.
Komunikatu bidez eman dute erabakiaren berri. Leire Martinezek taldean hamazazpi urte eman eta gero, ezustean, taldea utzi eta urtebetera izan da.
Sare sozialetan bolo-bolo zebiltzan zurrumurruen ostean iritsi da albistea: Leirek utziko zuela iragartzeko komunikatua ezabatu eta irudi zuri bat argitaratu zuen taldeak. Gainera, biografian “Solo juntos tiene sentido” mezu enigmatikoa idatzi zuten.
Gaur, espekulazioari amaiera eman dio taldeak, jarraitzaileak hunkitu dituen komunikatu baten bidez. “Oraintxe bertan elkarri begira ari gara eta, ezer esan gabe, (...) sentitzen dugun emozioa ezin da hitzekin azaldu. Urtebete izan gara hemen, Donostian, mudutik ezkutatzeko gure txokoan, istorio berriak idazten eta aurreko guztiak gogoratzen”, adierazi du taldeak komunikatu ofizialean.
Testuan, Pablo Benegas gitarrista eta kide sortzaileak familiarekin egon eta proiektu profesional berriak abiatzeko atseden bat hartzea erabaki duela ere berri eman dute. Jakinarazi dute bandara lotuta jarraituko duela.
“Gure adiskidetasunetik eta musikarekiko grinatik jaio zen La Oreja de Van Gogh eta, biak erabat berrituta, aro berri bati ekin diogu”, amaitu dute.
Aro berri honekin, La Oreja de Van Gogh taldeak bere lehen urteetako magia berpiztu eta, haien hitzetan, “gau magikoz eta abesti berriz beteta” egongo den kapitulu bat irekiko duela agindu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.
Bryan Adamsek BECen joko du azaroaren 13an, "Roll With The Punches 2026" biraren barruan
Sarrerak martxoaren 6an, 10:00etan, jarriko dira salgai, 43 eurotik aurrera harmailetan eta 62 eurotik aurrera pistan.
Leire Martinez kartelera batu du Bigsound Barakaldo jaialdiak
Gipuzkoar kantaria uztailaren 3an eta 4an Barakaldon egingo duten jaialdian arituko da, Myke Towers, Lola Índigo, Juan Magan, Omar Montes, Inazio eta Ben Yartekin batera.
Ruben Bladesek Gasteizko jazz jaialdian joko du
Panamar musikaria uztailaren 17an arituko da, Mendizorrotzan, 20 musikariko big band batek lagunduta.
Janus Lesterrek disko eta bira berriak iragarri ditu
2026ko abenduan aurkeztuko du musikari nafarrak disko berria, Euskalduna Jauregian (hilak 19) eta Donostiako Kursaalen (hilak 26).
Mari Puri Herrerok egin du Musika Hamabostaldiko kartela
Musika jaialdiaren 87. edizioa abuztuaren 2tik 30era egingo dute, eta bilbotar artista arduratu da horren irudia diseinatzeaz. Juan Diego Florez perutar tenorraren kontzetu batek inauguratuko du jaialdia.
132 kantari amateurrek osaturiko abesbatza, Euskadiko Orkestrarekin entseatzen
Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren bigarren edizioa bide erdira iritsi da, eta dagoeneko egin dute herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako seigarrena. Bi hilabetez, asteazkenero, 600 hautagairen artetik zozketa bidez aukeratutako 132 abeslari ez-profesional ari dira lanean, Euskadiko Orkestrarekin batera oholtzara igotzeko.
Bilbao Blues Festival jaialdiak Travellin’ Brothers sarituko du bosgarren edizioan
Jaialdiak doako hamar kontzertu eskainiko ditu uztailaren 24 eta 26an, Areatza inguruan. Leioaztar taldeak jaialdiaren ohorezko txapela jasoko du.
Señeak egonaldiak musika gerturatuko die gazteei
Señeak Bizkaia Rock Kanpusak "lehen mailako euskal artistekin" ikasteko aukera eskaintzen die 14 eta 17 urte bitarteko gazteei.