Beste kontzertu bat emango du La Oreja de Van Gogh taldeak BECen
Donostiako taldeak 2026ko birako sarrerak agortzen eta data eta leku berriak iragartzen jarraitzen du. Abenduan BECera itzuliko dira.
La Oreja de Van Gogh taldeak 2026an egingo duen 'Tantas cosas que contar' tourreko sarrerak abiada bizian ari dira saltzen. Hala, jarraitzen dute data eta leku gehiago zerrendara batzen. Astearte honetan beste kontzertu bat iragarri dute Barakaldoko BECen; 2026ko abenduaren 5ean izango da, eta, oraingoz dakigunaren arabera, bira itxiko duen kontzertua izango da.
Beraz, hauek dira Hego Euskal Herrian emango dituzten kontzertuen data eta leku ofizialak: maiatzaren 9an eta 10ean Barakaldon (BEC); uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean Donostian (Illunbe); eta azaroaren 20an eta 21ean Iruñean (Nafarroa Arena).
Duela egun batzuk Amaia Montero itzuli egingo zela iragarri zuen taldeak gaur iragarri du lau kontzertu gehiago emango dituela penintsulan. Murtzian (ekainaren 13an), Madrilen (irailaren 22an eta 23an) eta Bartzelonan (azaroaren 26an) arituko dira, eta orain arte jakinak ziren 13 kontzertuen zerrendan sartu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.