EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hertzainak taldeko hiru kidek Elkar auzitara eraman dute, diskoetxeak taldearen eskubide digitalak urratu dituelakoan

EITBk jakin duenez, musika taldeko hiru kidek (Josu Zabala, Luis Javier Saiz 'Txanpi' eta Enrique Saenz 'Kike') diskoetxeari leporatzen diote taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu izana. Garik ez du bat egin salaketarekin. 

hertzainak gari

Luis Javier Saiz 'Txanpi', Josu Zabala eta Gari (Hertzainak). EITBren bideo batetik ateratako irudia

Hertzainak taldeko hiru kidek (Josu Zabala, Luis Javier Saiz Txanpi eta Enrique Saenz Kike) Elkar diskoetxea salatu dute epaitegietan, taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu dituztela leporatuta. Gari abeslariak ez du bat egin salaketarekin. 

Eskubide digitalen kontzeptuaren baitan, diskoetxeak azken 30 urteetan haien abestiekin lorturiko irabaziak eskatzen dizkie. Salatzaileen arabera, kopuru handia da. Dena den, epaileak zehaztu beharko du kopurua. 

Ahozko saioa 10:00etan hasiko da, Donostiako epaitegietan, eta itxura guztien arabera, Hertzainak taldeko hiru kidek eta Elkarren ordezkariek beren arrazoiak azalduko dituzte epailearen aurrean. 

Antza, aldeek ez dute adierazpenik egingo kazetarien aurrean. 

Auziak ikusmina sortu du, hain zuzen ere, abesti klasikoen eskubide digitalen eztabaida mahai gainean dagoen honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X