ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako Jazzaldiak uztailaren 22tik 25era eskainiko dituen doako kontzertuetan joko duten artisten zerrenda iragarri du gaur, ostiralarekin.
Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, LPk eta ETS taldeak joko dute uztailaren 22an; Danielle Nicolek eta Ibibio Sound Machinek hilaren 23an, Kokoshca iruindarrek eta Emma-Jean Thackrayk uztailaren 24an eta Nøgenek eta Hofek uztailaren 25ean.
Gainera, Jazz Band Ballek lau proposamen eskainiko ditu uztailaren 22an, doan, Kursaaleko terrazetan: Marco Mezquida pianista hirukote formatuan, Annie & The Caldwells, Quinteto Astor Piazzolla eta Lisa Ono.
Zure interesekoa izan daiteke
Bryan Adamsek BECen joko du azaroaren 13an, "Roll With The Punches 2026" biraren barruan
Sarrerak martxoaren 6an, 10:00etan, jarriko dira salgai, 43 eurotik aurrera harmailetan eta 62 eurotik aurrera pistan.
Leire Martinez kartelera batu du Bigsound Barakaldo jaialdiak
Gipuzkoar kantaria uztailaren 3an eta 4an Barakaldon egingo duten jaialdian arituko da, Myke Towers, Lola Índigo, Juan Magan, Omar Montes, Inazio eta Ben Yartekin batera.
Ruben Bladesek Gasteizko jazz jaialdian joko du
Panamar musikaria uztailaren 17an arituko da, Mendizorrotzan, 20 musikariko big band batek lagunduta.
Janus Lesterrek disko eta bira berriak iragarri ditu
2026ko abenduan aurkeztuko du musikari nafarrak disko berria, Euskalduna Jauregian (hilak 19) eta Donostiako Kursaalen (hilak 26).
Mari Puri Herrerok egin du Musika Hamabostaldiko kartela
Musika jaialdiaren 87. edizioa abuztuaren 2tik 30era egingo dute, eta bilbotar artista arduratu da horren irudia diseinatzeaz. Juan Diego Florez perutar tenorraren kontzetu batek inauguratuko du jaialdia.
132 kantari amateurrek osaturiko abesbatza, Euskadiko Orkestrarekin entseatzen
Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren bigarren edizioa bide erdira iritsi da, eta dagoeneko egin dute herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako seigarrena. Bi hilabetez, asteazkenero, 600 hautagairen artetik zozketa bidez aukeratutako 132 abeslari ez-profesional ari dira lanean, Euskadiko Orkestrarekin batera oholtzara igotzeko.
Bilbao Blues Festival jaialdiak Travellin’ Brothers sarituko du bosgarren edizioan
Jaialdiak doako hamar kontzertu eskainiko ditu uztailaren 24 eta 26an, Areatza inguruan. Leioaztar taldeak jaialdiaren ohorezko txapela jasoko du.
Señeak egonaldiak musika gerturatuko die gazteei
Señeak Bizkaia Rock Kanpusak "lehen mailako euskal artistekin" ikasteko aukera eskaintzen die 14 eta 17 urte bitarteko gazteei.
Kneecap taldea Bilbora itzuliko da, ekainean
Bilbao BBK Live jaialdiaren iazko edizioan jo eta gero, Belfasteko hirukoteak “Fenian” disko berria aurkeztuko du oraingoan, Santana 27 aretoan, ekainaren 8an.