Albiste da
Europako bira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean

Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.

Sigur Rós bandaren irudia.

Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon eskainiko du kontzertua, irailaren 15ean. Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren baitan kokatzen da.

Taldeak Bilbo sartu du bere Europako biraren baitan, eta bertan ‘Átta’ disko berriko kantuak zein bere klasiko ezagunenak aurkeztuko ditu. Bilboko kontzerturako sarrerak ostiral honetan jarriko dira salgai.

Iragarpenaren harira, Kjartan Sveinsson taldeko kidea pozik agertu da. “Pozik eta hunkituta gaude irailean orkestrarekin kontzertuetara itzultzeagatik. Beti da oso berezia orkestraren erdian zaudela sentitzea”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X