Pablo Martín Caminero, Merina Gris eta “Xorieri” Izaroren kantua saritu dituzte MIN sarietan
Carlos Aresek eta Valeria Castrok hiruna sari eraman dituzte musika independentearen Espainiako sarietan; “Al cante”k jazz álbum onenaren saria eraman du, “Zuloa”k euskarazko disko onenarena eta Izaroren eta Baiucaren arteko lankidetzaren emaitzak ekoizpen onenaren saria, Alejandro Guillanen lanari esker.
Pablo Martín Caminero gasteiztar kontrabaxu-jotzaileak, Merina Gris pop elektronikoko hirukoteak eta “Xorieri” kantuak, Izarok eta Baiucak Oreka TXrekin batera “Xorieri mintzo zen” Mixel Labegueriren kantuari egindako egokitzapena, saritu dituzte bart Kordoban, musika independentearen espainiar sarien hamazortzigarren edizioan.
MIN sariak 2009an sortu zituzten, “musikaren industriako enpresa txiki eta ertainek argitaratutako ekoizpenen kalitatea, talentu berriak, dibertsitate kulturala eta sormen artistikoa aitortzeko, eta musika independentearen sustapen nazionalerako eta nazioartekorako lanabes funtsezkoa dira”.
Hala, Al cante Pablo Martín Caminero gasteiztar kontrabaxu-jotzaile, ekoizle eta konpositoreak (Jorge Pardo, Chano Dominguez, Niño Josele, Rocío Molina, Enrike Solinis…) David Carpio xereztar kantaorearekin egindako diskoa jazz albumik onena izan dela ebatzi dute MIN sariok.
Horrez gain, Alejandro Guillán, Baiuca elektronika eta Galiziako folka uztartzen dituen proiektuaren atzeko gizona, hautatu dute ekoizpen onenaren atalean, “Xorieri” Izaro mallabiar musikariarekin batera egindako “Xorieri” kantuari esker.
Bestalde, euskarazko album onenaren Etxepare saria Zuloa Merina Grisen lanak eraman du, Ezezez eta Mirua taldeen zein Olaia Inziarteren eta Ruper Ordorikaren lanen aurretik.
Carlos Aresek (album, zuzeneko eta pop album onenak) eta Valeria Castrok (abesti, artista eta sustraietako album onenak) irabazi dituzte sari gehien Kordoban eman dituzten sarietan, eta sariak jaso dituzte, halaber, Sangijuelas del Guadianak (artista berri onena), Quique Gonzalezek (rock album eta jatorrizko hitz onenak), Pulpek (nazioarteko artista onena) eta Ana Currak (ohorezko saria).
Zure interesekoa izan daiteke
Gernikako “lekuek”, musikaz gainezka martxoaren 25etik 29ra
Lekuek festibalak hamaika kontzertu, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimena proposatuko ditu bost egunez: Mourn, Olaia Inziarte, Xiberoots, Guadalupe Plata, Janus Lester…
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Basoa eta Lasai Bilbao BBK Live jaialdiko guneek osatu dute aurtengo kartela
2manydjs (DJ set), Donato Dozzy, Erol Alkan, Meritxell de Soto, DJ Koze, Somadamantina (live) eta beste hainbat disko-jartzaile arituko dira jaialdiko bi gune elektronikoetan.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioa Euskaldunara iritsiko da gaur
Aurten 132 abeslari ez profesionalek parte hartuko dute ekimen honetan, orkestrarekin eszenatokian zuzenean abestuz. Gaur Bilbon arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta datorren astean bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian, Kursaal Jauregian.
Juanjo Mena, euskal batuta unibertsala
Musikari gasteiztarra Bilboko Orkestra Sinfonikoaren, BBCko Orkestra Filarmonikoaren eta Cincinnatiko Maiatzeko Jaialdiaren zuzendari titularra izan da, eta Arabako Urrezko Domina eta Gasteizko Seme Kutunaren izendapena jaso ditu.
Euskal orkestra-zuzendariak bideo hau kaleratuta eman zuen jakitera alzheimerra zuela
Nazioartean ospe handia duen zuzendariak 2025ean eman zuen diagnostikatu zioten gaitz horren berri, eta "lasaitasunez eta musikarekiko esker onez" aurre egingo ziola esan zuen.
Juanjo Menak agur esango dio publikoari aurten
Gasteizko orkestra-zuzendariaren aurtengo kontzertuak “podiumetik” egingo dituen azkenak izango dira, eta egindako bidea gogoratu nahi du berorietan. Alzheimerra detektatu ziotela iragarri zuen 2025eko urtarrilean.
Eñaut Elorrieta diskoa grabatzen ari da, Bryce Dessner eta David Chalmin ekoizleekin
Musikaria The National taldeko gitarristarekin eta Triple Sun taldeko kidearekin ari da bere hurrengo lana ontzen, Senperen. Bon Iver, Sufjan Stevens, Bruce Springsteen, Nick Cave, Taylor Swift eta Madonna musikariekin zein Labèque ahizpekin aritutako musikariek parte hartuko dute saioetan.
Bilbao All Star Blues Band, Travellin’ Brothers eta The Cherry Boppers, Bilbao Blues Festivalen
Festibalaren bosgarren edizioan Bilbao All Star Blues Band taldeak joko du, jaialdirako propio sortua eta Bob Stroger baxu-jotzaileak eta Willie Buck abeslariak osatzen dutena, besteak beste.