EHZ, engaiamendua eta dantza 30 urtez
1996an Arrosan hasi zen bidea ez da bukatu; ezta urrik eman ere, aurrera begira ekingo dio EHZk, Euskal Herria Zuzenean jaialdiak 30. urtebetetzeari, “Geroaren lehen notak” lelopean eta, beti bezala, “feminismoa, antikapitalismoa, ekologia, askatasun sexuala, justizia soziala, internazionalismoa, kultura-aniztasuna eta bazterketa-modu guztien aurkako borroka” ardatz: “EHZ ez da kontsumitzen, baina parte hartzen den festibala da”, dio haien goiburuetako batek.
2024an estreinatu zuen etxean, Arberatze-Zilhekoan, egingo dute EHZ aurten ere, jaialdiaren kokaleku moduan Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta, Lekorne eta Irisarriren lekukoa hartu dien herrian. Herri horietatik pasatu ziren, solasaldi, ikuskizun eta talde txikiagoen artean, esate baterako, Public Enemy, Lluis Llach, Su Ta Gar, Alpha Blondy, Berri Txarrak, Goran Bregovic, Gojira, Fermin Muguruza, Sepultura, Laure Aitken, Crystal Fighters, Manu Chao, Kepa Junkera, Zebda...
Izen handiak gorabehera, EHZ ez da negozioa, ezpada irabazteko xederik gabeko elkarte batek antolatzen duen “elkar trukaketa eta gogoetarako bektorea”, herriarekiko engaiamendutik herriak herriarentzat antolatzen duen festibala.
Musikak ez ezik, gogoeta politikoak ere badu tokia EHZren programazioan, eta mahai inguru eta solasaldiak izaten dira, akorde eta erritmo artean: “Kontsumitze soiletik harago, festibalariak aktore bilakatzea dugu xede, interakzioa piztu eta bere parte hartzearen bidez ekarpenak egitea sustatuz”, azaltzen du elkarte antolatzaileak.
Adimen Artifiziala, haur eta gazteen transexualitatea, eskuin muturraren estrategia komunikatiboak, pestizidak, estatubatuar inperialismoa eta pantailen eta euskararen arteko harremana hartuko dituzte hizpide 30. urteurreneko edizio honetan hitzaldi horietan, besteak beste.
Gainera, musikari ez ezik, EHZk sormenaren beste adierazpide batzuei ere begiratzen dienez, hiru eguneko bonua (63 euro) zein ostiraleko, larunbateko zein igandeko sarrerak (25, 27 eta 18 euro) erosten dituztenek beste ikuskizun batzuk ikusi ahalko dituzte: Haira Aizpurua, Miren Artetxe, Ekhine Zapiain, Lora Lascano, Bastien Marianne eta Maiana Agurreren bertsoaldi musikatua, Berdinki Zirkusen “Leinu”, Maitane Sarralderen “Aireak esan dezan”, Gilkitxaro konpainiaren “Alperrak, tunanteak eta maleanteak” eta “RR” Maialen Lujanbioren performancea.
Musikari dagokionez, ostiralean, L'Entourloop, Xak, Ztah, Tekmao eta Niko Etxart eta Hapa Hapa arituko dira, bestea beste, Arberatze eta Zilhekoa agertokietan; larunbatean, Bele, Jonkass, Dena, Niña Coyote eta Chico Tornado, Anestesia eta Merina Gris eta DAM talde palestinarraren txanda izango da; eta igandean, festibala ixteko, Etzakitek, Skabideanek, Pambelek eta Silitiak proposatuko dute zer entzun eta dantzatu, besteak beste.
“Geroaren lehen notak” agindu dituzte, 2026ko edizio honetarako, ikusiko dugu nola jarraitzen duen partitura atsegin honek. Jakingo dugu, halaber, ekain hasieran Kneecap Belfasteko hirukoteak Bilbon emandako kontzertuan ehzkideek egindako limurtze saiakerak ("Kneecap-EHZ 2027" zioten pankartak haizatu zituzten) funtzionatu ote duen.
Zure interesekoa izan daiteke
Silvio Rodriguezek geldialdia egin du Bartzelonan, Euskal Herrirako bidean
Kubatarrak kontzertua egin du bart Liceun, irailaren 12 eta 13an Bilboko Euskaldunan aritu aurretik.
Zuzenean: Basking Beat & Bite
Basking Beat & Bite jaialdiaren edizio berri bat egingo da abuztuaren 29an, Miami, Santiago de Chile, Helsinki eta Tbilisin aldi berean eskainiko diren kontzertuekin. Euskal musikaren egungo lau proposamen bilduko ditu programazioak: Merina Gris, Mirua, Sua eta Idoia.
ETS taldeak hankaz gora jarri du Europa parkea, "Badator Marijaia" abesten
37.000 lagun inguru Arabako taldearen kontzertuan izan dira, eta aho batez abestu dituzte kanta guztiak. ETSk harrituta utzi ditu Europa parkera joandakoak, Aste Nagusiko Badator Marijaia jo dutelako.
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Hitzordua 00:00etan da, Europa Parkean. Horrez gain, beste musika proposamen batzuk ere izango dira, besteak beste, Bilboko Udal Bandaren emanaldia, Serafin Zubirirekin batera, 23:30ean, Abandoibarran.
Leire Martinezek 13.000 lagun bildu ditu Abandoibarran, gau ahaztezin batean
Abeslari donostiarrak bere bakarkako ibilbidearen lehen lana aurkeztu du Aste Nagusian: “Historias de aquella niña”. Emozioz eta nostalgiarako tartez betetako kontzertua izan da, aro berri bati ekiteko.
Zea Maysek jendetza bildu du Abandoibarran rock doinuekin
Elektrizitatea abestiak jendea saltoka eta kantuan jarri du, gaueko unerik txalotuenetako batean. Kontzertuak Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslariaren parte-hartzea izan du, eta elkarrekin abestu dute Corazón de tango abestia.
ETSk Bilbon emango duen kontzertua abuztuaren 25era aurreratu dute, ikuskizunetako teknikarien greba dela eta
Hasiera batean abuztuaren 26rako aurreikusita zegoen En Tol Sarmiento taldearen kontzertua datorren asteartean izango da azkenean, taldeak eta Bilboko Udalak aldaketa adostu ostean.
Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko
Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.