Musika
2025/03/26 - 15:24
Niña Coyote eta Chico Tornado: ''Trash''
Bikoak "Atea" apirilaren 29an kaleratuko duen diskoaren, bere ibilbideko bosgarren lanaren, lehen singlea kaleratu du. Maika Makovski, Rodrigo Cuevas, Bala, Ovidi (Los Zigarros) eta Waxy dituzte lagun katalanez, asturieraz, galegoz, gaztelaniaz eta ingelesez kantatzen.
2025/03/26 - 09:58
Fernando Trueba zuzendariak Ondas de Jazz Ohorezko Makila jaso du
Zinemagile eta musika ekoizleak Jesús Guridi musika eskolan jaso du saria, Gasteizen, Jazzargia kultura elkartearen eskutik, EITBrekin lankidetzan.
2025/03/25 - 20:59
Juan Mari Beltran musikariak jaso du Manuel Lekuona saria
Ekitaldia Oiartzunen izan da eta Ana Urkiza elkartearen presidentek eman dio saria, musika ondare tradizionala berreskuratzen eta zabaltzen egindako lana eskertzeko. Beltranek 50 urte baino gehiago eman ditu musikaren alorrean, besteak beste, desagertzear zeuden instrumentuak berpizten.
2025/03/25 - 13:27
Iñaki Salvador, Arima Soul, Marco Mezquida eta Bascolombia proiektua, Chillida Lekun Jazzaldian
Donostiako Jazzaldiaren 60. edizioan, sei kontzertu egingo dituzte Chillida Lekun.
2025/03/24 - 19:30
ETSk beste kontzertu bat iragarri du Bartzelonan, Madrilerako sarrerak hiru orduan agortu ondoren
Horrela, En Tol Sarmientok Bartzelonako Palau Sant Jordira eramango du "Bihotzen Konkista" 2026ko apirilaren 11n. Sarrerak gaur 10:00etatik izango dituzte salgai Madrilgo aurresalmentarako izena eman zutenek; publiko orokorrak ere asteartean erosi ahal izango ditu, 12:00etatik aurrera.
2025/03/24 - 15:27
ETSk Madrilgo kontzertuko sarrera guztiak saldu ditu
Larunbatean BECen 45.000 lagun bildu dituzten hiru kontzertuetako azkena eman ondoren, Ekorako taldeak hiru orduan saldu ditu Madrilgo Movistar Arenan 2026ko apirilaran 25ean egingo duen emanaldirako 15.000 txartelak.
2025/03/24 - 13:14
Amaia Zubiriak Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei saria jasoko du ostegunean, Bergaran
Euskal kulturari eta musikagintzari egindako ekarpena aitortuko diote Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak horrela. Ekitaldia martxoaren 27an izango da, Bergarako Seminarixoan.
2025/03/24 - 09:18
Aparkaleku handiago batera aldatu dute Gatiburen "Azken zoramena" kontzertua
Gatibu taldeak Gernika sorterrian emango duen azken kontzertua Astrako aparkalekuan zen egitekoa, ekainaren 7an, baina 10.000 lagunentzako eremu batera eraman dute, eskaria ikusita.
2025/03/23 - 19:26
Iñigo Etxezarreta (ETS): ''Opor batzuk hartu, eta gero kantu berriak konposatzen hasteko gogoa daukat''
BECeko azken kontzertuaren biharamunean, ETBrekin bildu da Iñigo Etxezarreta ETSko abeslaria, 20. urteurrenak utzi dizkion sentsazioei buruz hitz egiteko eta etorkizuna nola ikusten duen azaltzeko. Beharrezkoa du atseden pixkat bat, baina ondoren erronka berriei ekiteko gogotsu dago.
2025/03/23 - 16:39
Euskal herrietako jaiei gorazarre eginez ospatu du ETSk 20. urteurrena, atseden hartu aurretik
45.000 lagun bildu ditu hiru egunez En tol Sarmiento talde arabarrak BECen, taldearen 20 urteotako ibilbidean ereserki bihurtu dituen abestiez gozatzeko. Larunbateko kontzertua 336.000 ikus-entzulek jarraitu dute, gainera, ETB2n.
2025/03/23 - 09:44
ETS taldeak agertokiei agur esan die 2026ra arte, BECen izandako azken kontzertu hunkigarri batekin
Bere 20. urteurrena ospatzeko azken kontzertua eskaini du bart talde arabarrak. 2026an Madrilen izango den kontzerturako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai, martxoaren 24an.
2025/03/22 - 15:46
ETS taldeak jai herrikoia antolatu du bere azken kontzertuaren aurretik
Arabako taldea herriko jaietan jotzen hasi zen. BECeko pabiloi bat herriko plaza gisa apaindu dute, eta Puro Relajo taldeak emanaldia egin du agertoki gainean. Jai baten osagai guztiekin gozatzeko aukera eman diete zaleei: DJak, buruhandiak, aizkolariak…
2025/03/22 - 14:58
Hirugarren eta azken kontzertua eskainiko du ETS taldeak gaur gauean
Zuzenean izango da ikusgai ETB2 katean, eitb.eus-en eta PRIMERAN eta GUAU plaformetan. Hitzordua aitzakia ederra izan da aspaldian elkar ikusi gabe zeuden artista askok elkarrekin bat egiteko, oihal atzean ETBk ikusi ahal izan duenez.
2025/03/22 - 07:27
ETS taldea Madrilgo Movistar Arena estadioan arituko da 2026ko apirilaren 25ean
'Bihotzen Konkista' ikuskizuneko sarreren aurresalmenta martxoaren 24an hasiko da, eta salmenta orokorra hilaren 26an; kasu bietan, 10:00etan.
2025/03/21 - 12:42
ØDEI: ''Nire esentzia nire errima bakoitzean dago''
"Goizegi hiltzeko" bigarren diskoa argitaratu du ØDEI raperoak gaur, ostiralarekin, eta Atabal Biarrizko aretoan aurkeztuko du gauean, zuzenean. Iurre Bidegainek elkarrizketa egin dio, estudioan, EITBko Albistegietarako.
2025/03/20 - 12:35
Jose James, Al Di Meola, Kenny Barron eta Jazzmeia Horn, Gasteizko jazz jaialdian
Di Meola eta Barron uztailaren 18an arituko dira Gasteizko jaialdian, Mendizorrotzako kiroldegian.
2025/03/20 - 12:04
Bilbao BBK Live jaialdiak kartela itxi du Damiano David eta Sparksekin
Italiarrak, Måneskin taldeko kantariak, larunbatean joko du, Kylie Minogue buru izango den egunean; osteguneko talde eta artista nagusiak Pulp, Kaytranada eta Michael Kiwanuka izango dira, eta ostiralekoak Raye, Bad Gyal eta Amaia.
2025/03/20 - 09:40
Kerobia: ''Ez du minik emango''
"Poliorkêtês. Etxe setiatua" lana kaleratu du gaur nafar taldeak. Hamaika kantuko lan kontzeptuala Lorentzo Records estudioan grabatu zuen taldeak, eta Maite Gurrutxaga ilustratzailearen marrazkiek jantzita aurkezten dute.
2025/03/19 - 08:23
Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu EAEn kultur jarduera sustatzera
2024an, 20.644 kultur ekitaldi egin ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; 56 ekimen egunean.
2025/03/18 - 18:33
Iñigo Etxezarreta: ''Asteburu honetan aurreko larunbatean gertatu ez ziren pare bat gauza gertatuko dira''
Joan den larunbatean BEC!-en emandako lehen kontzertuaren ondoren, asteburu honetan ETSk bere urteurren festa hirukoitzarekin jarraituko du eta EITBk hirugarren kontzertua emango du, zuzenean. Gogoratu, larunbatean, martxoak 22, 21:30ean, ETB2n, eitb.eus-en, eta PRIMERAN eta GUAU plataformetan.