Fito & Fitipaldisek iragarri du bi kontzertu egingo dituela BECen 2026ko maiatzean, urtarrilekoez gain
Fito & Fitipaldis taldea oholtzara itzuliko zela iragarri zuen duela gutxi, eta horrek ikusmira handia piztu du zaleen artean, eta hala islatu da sarreren salmentan. Asteazken goizeko 10:00etan jarri dituzte salgai Barakaldoko BECen egingo dituzten kontzertuetarako sarrerak, eta ordu eta erdi eskasera guzti-guztiak saldu egin dira. Egun bateko atzerapenarekin jarri dira salgai, aurreko eguneko itzalaldiaren eraginez.
Eskari handia dela eta, taldeak beste bi emanaldi egingo ditu, tokian bertan: 2026ko maiatzaren 15ean eta 16an izango dira, eta dagoeneko eskuragarri daude sarrerak euren webgunean. "Eskerrik asko harreragatik! 150.000 sarrera baino gehiago bi orduan!", ospatu dute sare sozialetan.
Iragarpena ez da bakarrik heldu: Fito Cabrales buru duen taldeak beste hiri batzuetan ere kontzertuak egingo dituela iragarri du, hala nola Madrilen, Santanderen eta Gijonen, sarrera guztiak saldu egin baitituzte dagoeneko.
Fito & Fitipaldisen "Aullidos tour" bira 2025eko azaroaren 22an hasiko da Santanderren, eta 2026ko maiatzaren 2an amaituko da, Fuengirolan (Malaga). Birak euren hurrengo diskoaren aurkezpen gisa balioko du: "El monte de los aullidos" izenburua izango du, eta udazkenean aterako dute. Lan berria Madrilgo Colmenar Viejoko Estudio Unon grabatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
BOSek 2026-27 denboraldia aurkeztu du, "Basoa" lelopean
17 kontzertu sinfoniko programatu dira, eta 10 ganbera kontzertu. Leire Bilbao poetak testu proposamenak egingo ditu hainbat kontzertutan, Guernica opera berreskuratuko dute, Xabier Anduaga eta Vanessa Goikoetxea arituko dira bi kontzertutan, ET filma zuzeneko musikaz ikusi ahalko da eta Juanjo Mena BOSera itzuliko da bere agurreko denboraldian, 1999tik 2008ra zuzendu zuen orkestrara.
Bilbao BBK Livek urtebetetze festa ospatuko du igandean Kobetamendin
Mendian jardunaldiak musika eta umorea eskainiko ditu hilaren 7an Bilbao BBK Live jaialdia hartzen duen eremuan, Musika Tresna Birziklatuen Cateura Orkestraren, Suakai Philharmonic nafar taldearen eta Grison musikari eta umoristaren eskutik.
Musika Bulegoa Sariek euskal musikaren sormenerako gaitasuna goretsi dute
Biarritzen egindako ekitaldi batean, sektoreko elkarteak Olaia Inziarte, Jon Sáenz, Maite Ruiz de Erentxun, Sara Zozaya, Maite Larburu, Izaki Gardenak, Ezezez, Ødei, Fermin Muguruza, Javier Corral “Jerry” eta Xabi Aburruzaga saritu ditu.
'Otsaila', Eñaut Elorrietaren abesti berriaren bideoklipa
Milaka lagunek gozatu dute BECen El Ultimo de la Fila taldearen kontzertuan
Manolo Garcia buru duen taldeak bere abestirik ezagunenak eskaini ditu emozioz betetako hitzordu honetan, nostalgia protagonista nagusi zelarik.
Laja trikitilariaren saioak diskora ekarri dituzte
"Laja. Ordu txikitako saioak" lan bikoitzean, Iñaki Garmendia "Laja" 2019an zendu zen azkoitiar musikariaren etxeko grabazioak diskora ekarri ditu Elkar argitaletxeak, Anjel Valdesek doinuok sailkatu eta gero.
Musika Bulegoa Sariak
Jarraitu zuzenean Atabal Biarrizko kontzertu aretotik Musika Bulegoa Sariak banatzeko ekitaldia.
Espainiako Musika Akademiak Fito, Aitor Etxebarria eta Izaro saritu ditu
Musikaren Espainiako Akademiak urteko sariak banatu ditu aurten, hirugarrenez, Madrilen. Fitok rock disko onenaren saria eraman du, Etxebarriak soinu banda onenarena eta Izarok euskarazko abesti onenarena, Baiucarekin batera egin duen “Xorieri” kantuaren bertsioagatik.
Pantxoak eta Peiok bere kantutegiari errepasoa egin diote Iruñeko Baluarten
“Itsaso ondoan” kantuarekin abiatu dute Pantxoak eta Peiok Iruñeko Baluarteko kontzertua, arratsaldeko 19:30ean. Zazpi kontzertuko bira egingo du Iparraldeko bikoteak, eta Lesaka, Bergara eta Baionatik pasako dira. Ondoren, 2027ko urtarrilaren 9an eta 10an Barakaldoko BECen izango da Pantxoa eta Peioren azken dantza.
Aurora Beltranek jasoko du Kulturako Vianako Printzearen Saria
Nafarroako Gobernuaren sariak “benetakotasuna eta herritarrekiko konexio emozionala alde batera uzten ez duen ibilbide profesionala" azpimarratu nahi du.