Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berlinaleren distirak zinema mundua argituko du

Angelina Joliek 'In The Land of Blood and Honey' aurkeztuko du, Javier Bardemek Saharako gatazka izango du mintzagai eta Uma Thurmanek eta Robert Pattinsonek 'Bel Ami' aurkeztuko dute.
18:00 - 20:00
'Les adieux a la reine' filmak ireki du Berlinale

Berlinale Europako zinemaldi garrantzitsuenari hasiera eman diote eta hainbat izar bertaratu dira dagoeneko.

Angelina Jolie aktore estatubatuarra Berlinalen da "In The Land of Blood and Honey" aurkezten. Zuzendari moduan egin duen lehen pelikula da, jaialdiko antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Bestalde, Meryl Streepek Ohorezko Urrezko Hartza jasoko du, lehiaketaz kanpo.

Javier Bardemek "Hijos de las nubes. La última colonia" Saharako gatazkan oinarritutako dokumentala aurkeztuko du eta Antonio Banderasek Steven Soderberghen "Haywire" aurkeztuko du. Lehiaketaz kanpo izango diren beste aktore batzuk Uma Thurman eta Robert Pattinson izango dira, "Bel Ami" aurkezten eta baita Juliette Binoche ere, "Elles" lanarekin. Salma Hayek Alex de la Iglesiaren taldearekin batera izango da, "La Chispa de la vida" aurkezten.

Sukaldaritza eta zinema elkarrekin joango dira, seigarren edizioz jarraian, 15 filmetan. Tartean, "Mugaritz BSO" izango da, Andoni Luis Aduriz sukaldariarekin, jaialdiko antolatzaileek azaldu dutenez.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X