Goya sarietarako hautagai diren film laburren emanaldia, eitb.com-en
Goya sarien 26. edizioa egingo dute otsailaren 19an. Aurretik, egun horretan bertan, arratsaldeko bostetatik aurrera, sari banaketan izango diren hiru euskal film laburrak ('Birdboy', 'Zeinek gehiago iraun' eta 'Virgen negra') eta euskaldun baten bizitzan oinarritutako bat ('Alma') ikusi ahal izango dira eitb.com-en.
Film labur dokumental onenaren kategorian lehiatuko da 'Alma'. Jose Javier Pérez Prietok zuzendutako lan hunkigarri honek Mikel Trueba santurtziarraren bizitza erakusten du. Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) duela jakin ostean, Rosana emaztearen eta Ane alabaren laguntzarekin egunero gaixotasun horri aurre egiten dion borrokalari baten istorioa kontatzen da bertan.
'Zeinek gehiago iraun' Gregorio Murok zuzendutako animaziozko lana da. Emozioz betetako lan honetan, haur-jolas arriskutsu batek Anderren eta bere familiaren bizitza aldatuko du betiko. Murok zuzendutako proiektua animaziozko film labur onenaren kategorian lehiatuko da.
Kategoria berean parte hartuko du Alberto Vazquezek egin eta Astiberri etxeak kaleratu duen 'Birdboy' lana, Psiconautas komiki liburuan oinarritutakoa. Istripu industrial batek suntsitutako uharte batean bizi diren bi txori gazteren bizitza kontatzen du. Derryn (Irlanda), Foyle Film Festival jaialdian, animaziozko lan onenaren saria irabazi ostean, 2012ko Oscar sarietarako lehen hautagaien taldean parte hartu zuen.
'Virgen negra' Raul de la Fuentek (Nömadak Tx) zuzendu duen film labur dokumentala da. Mozambiken filmatutako lan honetan, hango emakumeek jasaten dituzten sexu-gehiegikeriak salatzen dituzte. Besteak beste, Linda, Aicha, Gwyneth, Luisa eta Emilia izeneko emakume batzuek kontatutako bizipenak erakutsiko dizkigu. Hau ere film labur dokumental onenaren kategorian lehiatuko da.
Goya sarietarako hautagai diren film laburren emanaldia:
Otsailaren 19an, igandean,
17:00etan, eitb.com-en
'Alma' (Jose Javier Pérez Prieto)
'Zeinek gehiago iraun' (Gregorio Muro)
'Birdboy' (Pedro Rivero, Alberto Vázquez Rico)
'Virgen negra' (Raul de la Fuente)
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da
Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.