Estreinaldiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Titanic'en 3Dko bertsioa eta 'Grupo 7', zinema-aretoetan

Aste Santu honetan, kaleak tiroz, jazarpenez eta akzioz beteko dira 'Gupo 7' filmarekin, eta 'Titanic' transatlantikoa 3Dtan hondoratuko da.
18:00 - 20:00
Zinemetan: 'Titanic' 3Dtan, 'Take Shelter' eta 'Grupo 7'

Aste honetan, Grupo 7, helburuak lortzeko edozer gauza egiten duen polizia talde bati buruzko filma, eta Titanic, inoiz leihatiletan diru gehien bildu duen filma, aurrez aurre egongo dira zinema-aretoetan.

Aurten, 100 urte dira Titanic ontzia hondoratu zela, eta James Cameronen filma zinema-aretoetara itzuliko da, baina aldaketa garrantzitsu batekin: 3Dtan ikusi ahalko da.

Indarkeriak, gezurrak, egiak... Denak balio du Grupo 7-rentzat, Sevillako kaleak “garbitu” nahi dituzten lau poliziak osatzen duten taldearentzat. Alberto Rodriguezek eta Rafael Cobosek erdibana idatzitako filmaren protagonistak Mario Casas, Antonio de la Torre, Jose Manuel Poga eta Joaquín Nuñez dira.

Take Shelter Jeff Nicholsen filma pantaila handira helduko da. Emozio epikoa, zorigaitza eta aurrekontu apala uztartzen ditu pelikulak.

La fria luz del dia Mabrouk El Mechrik zuzendutako akziozko thrillerra Wall Streeteko burtsa agente bati buruzkoa da, eta Sigourney Weaver, Bruce Willis eta Henry Cavill ditu protagonista nagusi.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X