60. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2012ko Zinemaldirako 30 kartel finalistak aukeratu dituzte

Zinemaldiko 60. edizioko kartela aukeratzeko egin duten lehenengo 'on line' lehiaketan 1.300 proposamen baino gehiago jaso dituzte.
18:00 - 20:00
Zinemaldiaren 60. edizioko 30 kartel finalistak aukeratu dituzte

ref="/eu/kultura/zinema/zinemaldia/" _fcksavedurl="/eu/kultura/zinema/zinemaldia/">Zinemaldiko 60. edizioko kartela aukeratzeko egin duten lehenengo ‘on line’ lehiaketan guztira 1.307 proposamen jaso dituzte antolatzaileek. Hauetatik 30 izan dira aukeratu dituztenak finalean parte hartzeko. Hautatutako 30 kartel finalistak zinemaldiko web orrian daude ikusgai.

Rafael Cabrera (ICAAko Marketin Politiken zuzendaria), Eva Salaberria (Donostia 2016 Bulegoaren koordinatzaile gerentea), Susana Soto (San Telmo Museoaren zuzendaria), Lucía Olaciregui (Donostia Zinemaldiko zuzendari laguntzailea) eta José Luis Rebordinosek (Donostia Zinemaldiaren zuzendaria) osatutako epaimahaiak 30 kartel finalisten artean irabazleak aukeratuko ditu eta maiatzaren 11n emango ditu ezagutzera.

Sail Ofizialean irabazle hautatzen duten kartelak 3.000 euroko saria jasoko du; besteek, aldiz, 1.000 eurokoa. Zinemaldiko 60. edizioa irailaren 21etik 29ra izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa

Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da. Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X