Ethan Hawkek zabalduko du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astea
Urriaren 27an, Sinister filmarekin hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIII. Astea. Sinister, Scott Derricksonen film berria dugu. The Exorcism of Emily Rose eta The Day the Earth Stood Still zuzendu ondoren, Sinisterek ikusmin handia piztu du beldurrezko zinemazaleen artean.
Ethan Hawke eta Vincent D'Onofrio protagonista direla, arrakasta duen nobelagile baten istorioa kontatzen du Sinisterek (urriaren 31ean estreinatuko dute). Egun batean, kasualitatez, bere etxe berrian dagoela, zeluloide zati batzuk aurkitzen ditu. Beroriek aztertu ondoren, uste du horri esker toki berean bizi izan zen familia baten heriotzaren nondik norakoak argitu ahal izango dituela. Alabaina, nobela berrirako proiektu modura hasi zena zerbait askoz beldurgarriago bihurtuko da, bere familia ere arriskuan jartzeraino.
Film ilun, beldurgarri eta harrigarri honekin emango zaio hasiera 2012ko Asteari. Edizio honetan ere, besteak beste, Ikusleen Saria (6.000 euro) lortzeko lehiatuko diren film luze hauek ikusi ahal izango dira:
The ABCs of Death (Estatu Batuak, 2012)
26 zuzendari. 26 modu hiltzeko. 26 istoriotxoekin osatutako film honetan, fantasiazko generoko oraingo zuzendari hoberenetako batzuek hartu dute parte. Horietako bakoitzari alfabetoko letra bat eman zitzaion. Letra horrekin hasten zen hitz batetik abiatuta, beldurrezko istorio bat sortu behar zuen. Nacho Vigalondok (Extraterrestre, 2011), Ti West-ek (House of the Devil, 2009), Noboru Iguchi-k (Dead Sushi, 2012), Xavier Gens-ek (The Divide, 2011), Srdjan Spasojevic-ek (A Serbian Film, 2010), Jason Eisener-ek (Hobo With a Shotgun, 2011) eta Bruno Forzani-k (Amer, 2009), besteak beste, parte hartzen dute inoiz egin den kapituluz osaturiko filmik jendetsuenean. 26. atala, gainera, Internet bidez egindako zozketa publiko batetik atera zen.
Blood-C. The Last Dark (Japonia, 2012). Naoyoshi Shiotani
Urteko anime-tako bat, izen bereko telesail arrakastatsuan oinarritua. Negua Tokion. Gazteen babeserako Legea indarrean jarri ondoren, adingabeek debekatuta dute kalean ibiltzea gaueko 9etatik aurrera, eta Interneten erabilera arautua dago. Hala ere, Sirrut izeneko talde batek borrokan segitzen du gazteenen askatasunaren alde. Beren peskizetan, Tower delakora iritsiko dira, erakunde misteriotsu bat ustez gizakiekin esperimentuak egiten dituena, elkar jan dezaten. Egia azaleratzeko prest, metroan sartzen den arrastoari jarraituko diote. Bertan, pizti nazkagarri bat agertuko da eta bidaiariak erasotzen hasi. Bitartean, kaosa sortuko da inguruan, neska batek amesgaiztoari irmo aurre egingo dio, ezpata eskuan duela eta izotza bezain hotzak diren begiekin...
Cockneys vs Zombies (Britainia Handia, 2012). Matthias Hoene
Andy eta Terry bi anaia cockney dira (Londreseko East End-tarrak, langile-klaseko auzoa, oso ingeles berezia duena). Ez dute zorte handiegirik bizitzan. Beraien aitona zahar-etxe bateko arduraduna da. Eta eraikina bota ez dezaten, banku bat lapurtzea erabakiko dute. Hori gertatzen ari den ordu berean, birus arraro bat auzotarrak zonbi bihurtzen ari da. Komedia dibertigarria, tradiziorik onenean, egungo generoko zinema britainiarraren barruan.
Dead Sushi (Japonia, 2012). Noboru Iguchi
Keiko, sushi-ko sukaldaria den bere aita abandonatu eta landa eremuko hotel batean hasiko da lanean. Bertan, botika konpainia baten konbentzioa egiten ari dira. Langile ohi batek mendeku hartu nahiko du, sushi zatiak....berpiztuz! Sashimi hegalaria, odol egarri diren California rolls-ak, txipiroi erotuak, hiltzeko makinak bihurturiko hegalabur pusketak. Noboru Iguchik (eta bere kide eta efektuen ardura duen Yoshihiro Nishimurak) sasoi betean jarraitzen dute, Robo-Geisha (2009), Tomie Unlimited (2011), Karate-Robo Zaborgar (2011) edo Zombie Ass. Toilet of the Dead (2011) ondoren, film ero, deskribaezin eta harrigarri honekin.
Deranged (Hego Korea, 2012). Park Jeong-woo
Botika saltzaile bat (Jae-hyuk) eta bere anaia (Jae-pil), jendeaz baino burtsaz arduratzen den detektibea, larrialdi nazionaleko kasu batean nahasiko dira: Korea osoan zehar gorpuak agertzen ari dira, ibai, urtegi eta kostaldean flotatzen. Beste pertsona asko zoratzen ari dira ageriko arrazoirik gabe, eta bere buruaz beste egiten dute uretan itota. Histeriak jotako gaixoak milaka direnean, Gobernuak salbuespen-egoera ezarriko du. Jae Pilek ikertzen duen bitartean, bere anaiak bere emazte eta seme-alabak gaixotasunak jota ikusiko ditu. Thriller bizkorra, hondamendi filmak, konspirazio-teoriak, botika-konpainien gaineko susmoa eta familia bat arriskuan nahasten dituena.
Grabbers (Britainia Handia –Irlanda), Jon Wright
Meteoro bat itsasoan erori eta zenbait arrantzale galtzen diren egunean, emakume polizia gazte bat bere lanpostu berrira helduko da: Erin irlara, Irlandako Mendebaldeko kostaldean. Zurrutero samarra den bere lankidearekin batera, horiek eta beste gertakariak ikertzen hasiko da lehen lasaia zen jazarritako komunitatean. Arrantzale batek pizti garrodun arraro bat harrapatzen duenean, guztiak konturatuko dira (gutxi gorabehera, gorputzean pilatu duten alkoholaren arabera) sekula ikusi ez duten zerbaiti aurre egin beharko diotela.
Insensibles (Espainia-Frantzia-Portugal, 2012). Juan Carlos Medina
Neurozirujau katalan batek hezur-muineko transplante bat behar du eta bere guraso biologikoak aurkitu behar ditu bizirik jarraitu nahi badu. Bere jatorriari buruzko erantzunak ezkutuan daude, isiltasun eta misterioz beteriko iraganean. Bilaketan, jakingo du Gerra Zibilean, haur talde bat gaitz bitxi eta ezezagun batek jota jaio zela: min fisikoari sorgor ziren. Juan Carlos Medinaren opera prima, Luiso Berdejo donostiarrarekin batera idatzia, protagonistak Alex Brendemühl, Juan Diego eta Ramón Fonserè direla.
Zure interesekoa izan daiteke
“Sucia” eta “Black water” sarituko ditu Giza Eskubideen Zinemaldiak
Bàrbara Mestanza eta Marc Pujolarren dokumentalak film luze onenaren Ikusleen saria jasoko du, eta Black water Natxo Leuzaren lanak Amnesty International saria. Gaur bukatuko da jaialdia, eta Imanol Uribek ohorezko saria jasoko du.
Imanol Uribe: "Intolerantziaren aurkako borrokak gidatu nau"
Euskal zinemagileak, La fuga de Segovia, La muerte de Mikel, Días contados eta El rey pasmado filmen egileak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren sari berezia jasoko du ostegun honetan, "errealitateari atxikia" duen zinemari esker.
Lara Izagirre “Yerma”ren bertsio garaikide eta urbanoa filmatzen ari da euskaraz
Zinemagilearen hirugarren film luzearen protagonistak Ane Pikaza eta Aitor Borobia dira, eta Maria Goiricelayarekin batera dago idatzita, Lorcaren lan hori antzerkirako arrakastaz moldatu zuen antzerkigilearekin.
Euskal zinemak ongietorria egin dio Maialen Belokiri
Jose Luis Rebordinosek, lekukoa emango dion zuzendariak, eta Koldo Almandoz eta Lara Izagirre zinemagileek Beloki Zinemaldiko buru izendatu izanaz hitz egin digute.
Maialen Beloki izango da Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria 2027tik aurrera
Zinemaldiaren Administrazio Kontseiluak aho batez aukeratu du Beloki, Jose Luis Rebordinosen ondorengo gisa.
Lander Garro: "Memoria pertsonaia bat gehiago da 'Lutxi eta zuhaitza'n"
1987an Pasaian, Guardia Zibilaren esku, egoera nahasian hilik gertatu zen Lucía Urigoitia ETAko kidearen istorioa kontatzen du dokumentalak. Fikziozko zatiak eta lekukoen adierazpenak uztartzen ditu Lander Garroren pelikulak.
"I lit the Fire!" Valeria Lemesevskayaren filma izan da Punto de Vista jaialdiko lanik onena
Epaimahaiak bielorrusiar zuzendariaren dokumentala aukeratu du Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiko Sail Ofizialeko film luze onentzat. Film labur onenaren saria, EITBk babestutako golardoa, 3cm of Complexity Anna Vasofen filmari eman diote.
Urrats historikoa eman du euskal ikus-entzunezkoen sektoreak: Zinemaren Akademia eratuko du
Etorkizuneko akademia espazio "inklusiboa eta anitza" izatea nahi dute, sektorearen garapena bultzatzeko balioko duena. Euskal Herriko 150 profesionalen baino gehiagoren babesa du ekimenak.
Amets Hautsien zumardia Zornotzan dago
Boulevard pelikula ikusten ari zarela, oso sentsazio arraroa sumatzen duzu zure baitan. Pertsonaiek izen arrotzak dituzte: Hasley Weigel, Luke Howland, Ligé Neizan, Zev… Ez dute, baina, anglo-saxoi itxurarik, ibilerarik, aurpegierarik, gorpuzkerarik.
Elena Irureta aktoreari aitortza eginez hasi dute Silver Film Festival jaialdia Bilbon
Maitasuna eta Sexua (adingabea) lelopean, 60 urtetik gorako pertsonak oinarri dituen Silver Film Festival jaialdiari hasiera eman diote astelehen honetan, Bilbon. Apirilaren 24ra bitartean, hainbat jarduera hartuko ditu ekimenak eta, gaur, Elena Irureta aktoreari EITB Silver saria eman diote.