'Crepúsculo' sagaren azkena, 'Baztan' filmarekin lehian
"Crepusculo", azken urteotako nerabeen arteko fenomeno garrantzitsuenak amaiera joko du "Amanecer-Parte 2" lanarekin. Bellaren eta Edward Cullenen norakoa argituko dituzte. Gainera, Matthew Foxen berria, Unax Ugalderen "Baztan" eta 'Holy Motors' oihartzun handiko lana estreinatzen dituzte.
Azken mendeko banpiroen saga garrantzitsuena (Drakularen baimenarekin) amaierara helduko da "Amanecer-Parte 2" lanarekin. "Crepusculo" fenomenoaren laugarren liburua pantaila handira eramaten dute, Kristen Stewart, Robert Pattinson eta Taylor Lautner protagonista dituelarik.
Iñaki Elizalderen lehen pelikula luzea da "Baztan" eta Gasteizen eta Bilbon estreinatuko dute aste honetan. Unax Ugalde, Carmelo Gomez, Kandido Uranga, Txema Blasco eta Joseba Apaolaza dira protagonistak, Baztango haraneko biztanleen laguntzarekin.
"La hora de la araña" edota "El coleccionista de amantes" lanak gozatu zituztenentzat, "En la mente del asesino" dator zinema-aretoetara. Aurrekoen ondorengoa, baina protagonista Morgan Freemanen itxura izatetik Tayler Perryrena hartzera pasatzen da.
Frantziako zinemako "enfant terrible" delakoak itxaronaldia eskatu du, baina indartsu dator. Hamar urteko isilunea izan du Leos Caraxek, baina kamera atzera bueltatu da. Emaitza "Holy Motors" zinta surrealista da. Elkarren artean zerikusi gutxi duten irudiak biltzen ditu eta istorio iluna dago atzean. 2012ko Sitgeseko zinemaldian Zuzendari onenaren eta Pelikula onenaren saria eskuratu zuen.
Ken Loachen "La parte de los ángeles" pelikulak honako argumentua du: Okerrago joatea ezinezkoa dela ematen duenean, bizitzak ezusteko alternatibak eskaintzen ditu. Komedia dramatikoa da eta Paul Laverty zuzendariaren lankide leial eta gidoilariaren eskua nabaria da.
"El festin de Babette" lana zinema-aretoetara bueltatzen da bere 25. urteurrena ospatzeko. Gabriel Axelek Isak Dinesenen ("Memorias de África"ren egilea) eleberria bere egin zuen eta Atzerriko Pelikula Onenaren Oscar saria eskuratu zuen 1988an eta Atzerriko Pelikula onenaren BAFTA saria.
Zure interesekoa izan daiteke
Ian Cortegoso 10 urteko bilbotarrak Nacho La Casaren "Un hijo" filmean egin du debuta
Ostiral honetan, maiatzaren 15ean, Ian Cortegoso 10 urteko aktore bilbotarra protagonista duen filma iritsi da zinema-aretoetara. Un hijo filmeko protagonista da, 8 urte zituenean grabatu zuena.
Aitor Etxebarriak musika jarri dio "The Black Mirror Experience" murgiltze-lanari
The Black Mirror Experience film espainiarra telesail ospetsuan oinarritutako murgiltze-lana da, eta Cannesko Zinemaldiko Immersive sail lehiakorreko sariaren bila dabil.
'Buzzheart' Dennis Iliadis greziarraren pelikula, Fanteko film luze onena
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdiak Hyena Sail Ofizialeko labur onena eta Bea Lemaren El cuerpo de Cristo euskal film labur onena ere saritu ditu.
Daniel Calparsoro 'El Confidente', ETAko sator bati buruzko istorio berri bat, filmatzen ari da Donostian
Aktore taldean Javier Gutierrez, Miguel Herran eta Itsaso Arana daude, besteak beste. EITB grabazioan sartu da.
Euskal Herriko zinema-areto komertzialetako emanaldien % 2,25 izan ziren euskaraz 2025ean
Pantailak Euskaraz ekimenak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak iaz euskal aretoetan egindako proiekzioak aztertu dituzte, eta datu “gordin bezain kezkagarriak” aurkeztu.
“Las hijas”: Alabak Cannesen daude
Yune Nogueiras protagonista duen filma thriller psikologiko bat da, Daniel Romero pelikularen zuzendariak eta Asier Guerricaechevarria bilbotarrak idatzia. Marché du Film topagunean parte hartzen ari da Cannesen, salmenta agenteen, banatzaileen eta jaialdietako programatzaileen faborearen xerka.
Altxaliliak Cannesen, izan nahi dutena izan daitezkeela aldarrikatzeko bidean
Altxaliliak Maia Iribarneren dokumental luzea Marché du Filmen, Cannesko zinema jaialdian industriak antolatzen duen topagunean, bidea egiten ari da egunotan, lankidetzarako aukeren bila. Ikusi pelikularen lehen irudiak.
Dena prest Cannesen, pantailak dirdiraka hasteko
Peter Jackson eta Barbra Streisand omenduko dituzte, eta izen handiak daude Sail Ofizialean: Almodovar, Farhadi, Pawlkowski, Sorogoyen, Kore-eda, Mungiu...
Fabio Testi aktore italiarrak Ohorezko Fant saria jasoko du
Larunbatean, fantasiazko zinemako jaialdiaren amaiera galan, jasoko du aktoreak beldurrezko eta fantasiazko generoetan nabarmendu den profesionalentzako saria.
Jules Mamonek "bestetasun, singulartasun eta munstroaren figuraz" jantzi du Zinegoaken kartela
LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdiak 23. edizioaren irudia aurkeztu du. “Bestea deitu duten hori eztabaidaren erdian” jarri nahi du Zinegoakek.