Hautagaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Lincoln', 10 BAFTA sari eskuratzeko hautagai

Britainia Handiko Oscar sariak dira eta otsailaren 10ean emango dituzte Londoneko Royal Opera Housen. Javier Bardem hautagai da 'Skyfall'en egindako lanagatik.
18:00 - 20:00
Steven Spielbergen 'Lincoln', faborito Bafta sarietarako

"Lincoln" eta "Los Miserables" urteko pelikula onenaren Bafta sarietarako hautagai dira. Britainia Handiko Oscar sarien antzeko sariak dira eta otsailaren 10ean emango dituzte Londoneko Royal Opera Housen. Britainia Handiko Zinema Akademiak jakinarazi duenez, "Lincoln" eta "Los miserables" dira pelikula onenari saria lortzeko hautagaiak, "Argo", "La vida de Pi" eta "La noche más oscura" lanekin batera.

Javier Bardem aktore espainiarra ere Bafta sari bat eskuratzeko hautagaien artean dago, "Skyfall" pelikulan egindako lanagatik. Tommy Lee Jonesekin ("Lincoln") eta Alan Arkinekin ("Argo") izango da lehian, besteak beste.

"Lincoln"ek 10 hautagaitza ditu, "Los miserables"ek eta "La vida de Pi", bederatzina eta "Skyfall"ek, zortzi.

Gizonezko-aktore onenari sarirako Daniel Day Lewis ("Lincoln") eta Hugh Jackman ("Los Miserables") dira hautagaiak, besteak beste. Emakumezko-aktore onenaren sarirako Helen Mirren ("Hitchcock") eta Emmanuelle Riva ("Amour") daude aukeratuen artean.

Zuzendari onenaren sarirako, hauek dira hautagaiak: Quentin Tarantino ("Django desencadenado"), Michael Haneke ("Amour"), Ben Affleck ("Argo"), Ang Lee ("La vida de Pi") eta Kathryn Bigelow ("La noche más oscura"). Atzerriko film onenari sarirako, bestalde, hauek dira hautagaiak:  "Amour", "Headhunters", "The Hunt"; "Rust and Bone" eta "Intocable".

Zure interesekoa izan daiteke

Paul Urkijo: “Euskal izaki mitologikoak modu eder eta epikoenena erakutsi nahi nituen”
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Paul Urkijo: "Euskal izaki mitologikoak modu eder eta epikoenean erakutsi nahi nituen"

Gaua filmean berritzen eta omentzen diren izaki eta kondaira mitologikoez mintzo zaigu Paul Urkijo, EITBrentzat primizian: Gaueko, Inguma, Mateo Txistu, Akerbeltz... Aita Barandiaranek jasotako objektu eta kondairak, sorginkeria uxatzeko erritualak, sorginkeriarekin lotutako esaldi eta elezaharrak... Urkijok euskal tradizioa arakatu du bere hirugarren film luzean. Haien errepasoa egin eta, konjurua oker esan zuen gizona hegaz nola jarri zuen ulertzeko trukoa argitu digu, esate baterako.

Paul Urkijo Yune Nogueiras eta Erika Olaizolarekin "Gaua" filmatzen
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Paul Urkijo: “Txikitan jaso nituen gaueko istorio guztien multzo bat da ‘Gaua’”

Gaua pelikula epikoaren zuzendariak azaldu duenez, “Inkisizioak sortu zituen gezurrak hartu, geureganatu, elikatu eta haien kontra jaurtitzeko” egin dute filma. “Bide argitsutik joateko esaten digute, baina batzuetan bide horretatik aldendu behar zara, beldurrak eta iluntasuna zeharkatu, zoriontasunera eta askatasunera iristeko, nahi dugun modukoak izateko”. Arabar zuzendariak eta Iñake Irastorza, Ane Gabarain eta Elena Irureta aktoreek EITBren parte-hartzea duen ekoizpenaren zertzelada batzuk aletu dizkigute bideo esklusibo honetan. Filmatze “gogor eta luzearen” sekretu batzuk eman dizkigu Yune Nogueiras protagonistak ere: “Paulekin lan egiteko ametsa bete dut”.  

Patricia López Arnaiz "Singular"
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Singular" Alberto Gastesiren filma azaroaren 28an iritsiko da zinema aretoetara

Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey dira Alberto Gastesi donostiar zinemagilearen (Gelditasuna ekaitzean, Argi gorriak) bigarren film luzearen protagonistak  "Adimen artifizialaren mugak eta giza dolua aztertzen dituen zientzia-fikziozko thriller honek  EITBren parte-hartzea du, eta azaroaren 28an iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara, fantasiazko zinemaren Sitgeseko jaialdian estreinatu ondoren. Diana (Lopez Arnaiz) Adimen Artifizialean aditua da, eta udako etxe zaharrera joango da Martin senar ohiarekin elkartzeko, hamabi urtez elkar ikusi gabe egon eta gero. Hasierako giro ona hankaz gora jarriko du, baina, gertakari batek: Andrea batuko zaio bikoteari, bikotearen semea zenarekin antz misteriotsua duen mutikoa.  

Gehiago kargatu
Publizitatea
X