Dokumentala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hidalgo de Cisneros berpiztu dute

Ignacio Hidalgo de Cisnerosen bizitza interesgarria aztertu dute dokumental batean. Espainiako Errepublikako Aire Armadako buruzagia izan zen.
Hidalgo de Cisneros Foto: Camarada general

Ignacio Hidalgo de Cisneros Espainiako Errepublikako Aire Armadako buruzagiaren bizitza interesgarria Camarada general dokumentalean jaso dute. Arratsaldean estreinatuko dute, Gasteizko Vital Kutxa aretoan.

Aristokrataren bizitzari errepasoa egin diote bertan. Lakuako aerodromoan hasi zen abiazioaz interesatzen, eta Bukaresten hil zen, Espainiako Alderdi Komunistaren Batzorde Nagusiko partaide zela. Gainera, Espainia Irrati Independentearen emisioan parte hartu zuen, Pirinioetako Estazioan. Eleanor Roosvelt AEBko lehen damaren laguna zen, eta horrela lortu zuen hainbat estatubatuarrek (Hemingway, Jay Allen, etab.), kazetarik eta idazlek (Robert Cappa eta John dos Passos, besteak beste) errepublikanoen bandoaren alde egitea, komunismoarekin lotura zuela jakin aurretik.

Mikel Donazarren zuzendaritzapean, dokumentalak senideen, adituen eta historialarien testigantzak jaso ditu, eta garaiko artxibo ofizialak desklasifikatu ditu.

Generación Continuak ekoitzi du Camarada general, eta AENAren eta ETBren laguntzarekin egin dute. Etxe honek aurki eskainiko du dokumental hau.

Albiste gehiago zinema

Nagore Aranburu eta Jose Ramon Soroiz, "Maspalomas"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Maspalomas” Moriartitarren film berriaren lehen irudiak

EITBk Moriarti hirukotearen film berriaren lehen trailerra estreinatu du.  Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik (Marco, La trinchera infinita, Handia, Loreak…) zuzendu duten filmaren protagonistak Jose Ramon Soroiz eta Nagore Aranburu dira. Vicenteren bizitza du kontagai: Kanarietan bizitzaz gozatzen ari dela, Donostiara itzuli beharko du eta, adinekoen etxe batean sartzen dutenean, homosexuala dela ezkutatuko du. EITBren parte-hartzea duen filma irailaren 26an iritsiko da zinema aretoetara. 

Gehiago kargatu