Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Hautagaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'12 Years a Slave' eta 'Gravity', Bafta sarietarako hautagai nagusiak

Besteak beste, Chiwetel Ejiofor eta Christian Bale dira gizonezko aktore onenaren saria irabazteko hautagaiak, eta, emakumeetan, Judi Dench eta Cate Blanchett.
18:00 - 20:00
BAFTA Britaniar akademiaren sarietako izendapenak jakinarazi dituzte

Steve McQueen britainiarraren "12 Years a Slave" eta Alfonso Cuaron mexikarraren "Gravity" dira Bafta sarietarako hautagaitza gehien jaso dituzten filmak, Britainia Handiko Zinema Akademiak jakinarazi duenez.

Besteak beste, Chiwetel Ejiofor ("12 Years a Slave") eta Christian Bale ("American Hustle") dira gizonezko aktore onenaren saria irabazteko hautagaiak, eta, emakumeetan, Judi Dench ("Philomena") eta Cate Blanchett ("Blue Jasmine").

Otsailaren 16an emango dituzte Bafta sariak, Londresko Royal Opera Housen egingo den ekitaldian.

Sandra Bullock protagonista duen "Gravity" filmak jaso ditu hautagaitza gehien, 11 guztira, eta bat gutxiago jaso dute "12 Years a Slave" eta "American Hustle" lanek, Britainia Handiko Telebista eta Zinema Akademiak eskainitako zerrendaren arabera.

Zuzendari onenaren saria jasotzeko lehian, Cuaron eta McQueen daude, Martin Scorsese ("The Wolf of Wall Street"), Paul Greengrass ("Capitán Phillips") eta David O.Russell ("American Hustle") zuzendariekin batera.

Gizonezko aktore onenaren saria jasotzeko hautagaiak, berriz, hauek dira: Chiwetel Ejiofor ("12 Years a Slave"), Christian Bale ("American Hustle"), Bruce Dern ("Nebraska"), Leonardo DiCaprio ("The Wolf of Wall Street") eta Tom Hanks ("Capitán Phillips").

Emakumezko aktore onenaren sariaren bila, hauek lehiatuko dira: Judi Dench ("Philomena"), Cate Blanchett (Woody Allenen "Blue Jasmine"), Amy Adams ("American Hustle"), Emma Thompson ("Saving Mr. Banks") eta Bullock ("Gravity").

Britainia Handiko film onenerako lehian, besteak beste, hauek arituko dira: "Saving Mr. Banks", "Mandela" eta "El gigante egoísta".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X