Dock Of The Bay
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'One Minutte for Conductors' eta '160 m’, musika dokumentalik onenak

'One Minutte for Conductors' eta '160m: una historia de rock en Bizkaia' filmek jaso dute, "ex aequo", Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiko sari nagusia.
'160 metros' da Dock of the Bay jaialdiko irabazleetako bat. Argazkia: EiTB.
'160 metros' da Dock of the Bay jaialdiko irabazleetako bat. Argazkia: EiTB.

Astelehenean hasi eta atzo bukatu zen Donostiako Dock of the Bay Musika Dokumentalen Jaialdian One Minutte for Conductors eta 160m: una historia de rock en Bizkaia filmei eman diete, ex aequo, dokumental onenaren saria, lehiaketako sail ofizialean.

Jaialditik adierazi dutenez, talentuen lehiaketa bat aitzakia hartuta orkestra klasikoetako zuzendariei buruz hitz egiten duen dokumentala da One Minutte for Conductors. Angel Estebanek eta Elena Goadellik zuzendu dute Espainiaren eta Italiaren arteko koprodukzioa hau.

Joseba Gorordoren eta Alvaro Fierroren 160m: una historia de rock en Bizkaia-k, aldiz, Bizkaiko euskal rocka eta 80ko eta 90eko hamarkadetako Getxo Sound-a baliatzen ditu Bilboko Itsasadarraren bi aldeetan bizi izandako bilakaera erakusteko.

"Kontatu nahi zuten istorioa transmititzea lortu dute biek, modu berezi batean, bakoitzak bere esparruan", esan du epaimahaiak.

Emanaldiz betetako zazpi egunen ostean, agur esan du Dock of the Bay Musika Dokumentalaren Jaialdiak. Kalitate handiko edizioa izan dela nabarmendu dute jaialdiaren arduradunek. "Oso egitarau zabala izan du, musika, mugimendu eta industria genero ezberdinez betea, eta, crowdfunding bidezko finantziazioaren bidez, herritarren babes handia" jaso du, adierazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X