'Gravity' eta 'American Hustle', Oscar sarietako faboritoak
"American Hustle" eta "Gravity" dira faboritoak Oscarren 86. ekitaldiaren atarian: hamarna izendapen lortu dituzte filmek.
"Twelve Years a Slave" bat gutxiago jaso du, baina protagonismoa hartuko du, itxura denez, martxoaren 2an Hollywoodeko Dolby antzokian izango den zeremonian.
Seina izendapen jaso ditzute "Captain Phillips", "Dallas Buyers Club" eta "Nebraska" filmek, eta bat gutxiago "Her"ek eta"The Wolf of Wall Street"ek.
"Philomena" filma lau estatuatxo irabazteko lehian izango da, eta "Blue Jasmine" eta "The Hobbit: The Desolation of Smaug"ek hiru ataletan goraipatu dituzte.
Pelikula onena
"12 Years a Slave"
"Gravity"
"American Hustle"
"The Wolf of Wall Street"
"Captain Phillips"
"Dallas Buyers Club"
"Nebraska"
"Phillomena"
"Her"
Zuzendari onena
Alfonso Cuarón ("Gravity")
Steve McQueen ("12 Years a Slave")
David O. Russell ("American Hustle")
Martin Scorsese ("The Wolf of Wall Street")
Alexander Payne ("Nebraska")
Emakumezko aktore onena
Amy Adams ("American Hustle")
Meryl Streep ("August: Osage County")
Cate Blanchett ("Blue Jasmine")
Judi Dench ("Philomena")
Sandra Bullock ("Gravity")
Gizonezko aktore onena
Jared Leto por ("Dallas Buyers Club")
Michael Fassbender ("12 Years a Slave")
Bakhad Abdi ("Captain Phillips")
Bradley Cooper ("American Hustle")
Jonah Hill ("The Wolf of Wall Street").
Antzeztaldeko emakumezko aktore onena
Jennifer Lawrence ("American Hustle")
Lupita Nyong'o ("12 Years a Slave")
June Squibb ("Nebraska")
Julia Roberts ("August: Osage County")
Sally Hawkins ("Blue Jasmine")
Antzeztaldeko gizonezko aktore onena
Barkhad Abdi ("Captain Phillips")
Bradley Cooper ("American Hustle")
Michael Fassbender ("12 Years a Slave")
Jonah Hill ("The Wolf of Wall Street")
Jared Leto ("Dallas Buyers Club")
Atzerriko film onenaren sariari dagokionez, bost lan hauetako batek irabaziko du: 'The Broken Circle Breakdown' (Belgika), 'La grande bellezza' (Italia), 'La caza' (Danimarka), "The Missing Picture" (Kanbodia) eta "Omar" (Palestina).
Abesti original onenaren sarirako hautagaiak hauek dira: U2 talde irlandarra, Urrezko Globoa irabazi berritan, Nelson Mandelari buruzko azken filmerako egin duen kantuagatik, Karen O Yeah Yeah Yeahseko abeslaria "The Moons Song" "Her" filmerako egindako abestiagatik eta Pharrel Williams "Happy" kantuagatik ("Despicable Me 2" filma). Gainera, Bruce Broughton batetik eta Kristen Anderson-Lopez eta Robert Lopez bestetik ere Oscarra irabazteko norgehiagokan daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiko zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da
Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.