Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Filmazpitek euskaraz azpidatzitako zinema eskaintzen jarraituko du

Zineuskadik eta Donostia Kulturak jatorrizko bertsioko filmak euskarazko azpitituluekin bultzatzeko hitzarmena sinatu dute. 2011n abiatu zuten programa, eta 29 filmeko katalogoa dute honezkero.
Filmazpiten aurkezpena, Donostian. Argazkia: EiTB.
Filmazpiten aurkezpena, Donostian. Argazkia: EiTB.

Zineuskadik eta Donostia Kulturak Filmazpiten beste edizio bat bultzatzeko hitzarmena berritu dute. Katalogoan dituzten filmen kopurua handitzea dute helburu, eskubideak bereganatuta, eta, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur eragile eta programatzaileen esku doan jarri, irabaz asmorik gabe betiere, ziklo eta proiekzioak antola ditzaten.

Filmazpit 2014 gaur aurkeztu diete kazetariei. Prentsaurreko horretan esan dutenez, ekimenaren webgunean programaren inguruko informazio osoa eta 2011tik prestatutako filmen zerrenda erakusten dituzte. Gehienbat, "balio sozial handiko lanak" aukeratu dituzte errenkadari gehitzeko.

Eskaera egiten duten programatzaileen betacam digital, blue ray edo DVD euskarrian emango diote kopia, eta, behin erakusten bukatutakoan, jatorrizko aleak Euskadiko Filmategian lagako dituzte, bertan gordetzeko.

Webgune horretan bertan, Donostiako Zinemaldiak bere atal guztietan emateko prestatu dituen ehundik gora pelikulen azpidatziak ere daude ikusgai.

Jose Luis Rebordinos zinema jaialdiaren arduradunak azaldu duenez, azpidatzi horiek bertsio originaleko zintetan txertatu ahal dira gero, behin nor bere euskarrira jaitsita.

Orain arte, 170 proiekziotarako baino gehiagotarako materiala laga du Filmazpitek, eta 5.000 lagun batu dira berorietan. "Eta urtero-urtero gora doaz kopuruak", erantsi dute antolatzaileek

2014an, film berri hauek prestatu dituzte euskara azpidatzita ikusteko: "Cockneys vs Zombies", "Hannah Arendt", "Kapitala", "Gazako zerria", "Tous cobayes", "Omar", "Koaderno handia" eta "Gabrielle".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X