Alex Angulo euskal aktorea hil da auto istripu batean, Fuenmayorren
Alex Angulo euskal aktorea hil da igande honetan auto istripu batean Fuenmayorren (Errioxa).
Espainiako Gobernuak Errioxan duen Errioxako Gobernu ordezkariak ohar bidez jakinarazi duenez, istripua 17:30 inguruan gertatu da AP-68 errepidean Errioxako Fuenmayor herrian, Logroñotik Zaragozarako bidean.
Aktoreak gidatzen zuen autoa bidetik atera da eta tokian bertan hil da. Ezbeharraren tokira bertaratu diren Larrialdi Zerbitzuetako langileek ezin izan dute euskal aktorean heriotza baieztatu baino egin.
Anguloren gorpua Auzitegi Medikuntzako Erakundera eraman dute.

Auzitegi Medikuntzako Errioxako Institutuak aktorearen autopsia bukatu du dagoeneko, eta orain gorpuzkiak senideek agintzen duten lekura eramateko zain daude, ikerketako iturriek Eferi esan diotenez.
Auzitegi Medikuntzako Errioxako Institutuak goizeko lehen orduan egin du autopsia, eta izapide guztiak burutu ditu jada.
'Bendita Calamidad' filma, bertan behera
Bendita Calamidad pelikularen filmaketa eten egin dute, Alex Anguloren heriotzaren ondorioz.
Film horretan, bahitutako apaizaren papera egin behar zuen Angulok. Gaizka Urresti da 'Bendita Calamidad' filmaren zuzendaria. Aurten Goya sari bat eraman zuen etxera Urreztik, 'Abstenerse agencias' laburmetraiari esker.
Izan ere, 'Bendita Calamidad' Zaragozan egiten ari dira, eta hiri horretara bidean izan du Angulok trafiko istripua. Filmaketa iragan astean hasi zuten.
Filme horretan lanean ari diren aktore eta langileek euren "atsekabea" adierazi dute gaur ohar batean. Angulo "pertsona zoragarria" eta "profesional handia" zela adierazi dute, eta Estatuko zinemagintzan betetzen zaila izango den "hutsunea" utzi duela azpimarratu dute.
Film horretan Carlos Sobera, Alexandra Jimenez, Nacho Rubio, Jorge Asín, Jorge Usón eta Marisol Aznar aktoreak agertuko dira.
'Bendita Calamidad' filmeko grabaketa taldea lanarekin jarraitu aztertzen ari da, Gaizka Urresti zuzendariak Europa Press jakinarazi dionez.
Urrestiren esanetan, "sentitzen garen arabera", taldeak aztertuko du "jarraitu ala ez". Urrestik esan du Alex Angulo "handienetako bat" izan dela, XX mendeko 80ko hamarkadan hasi eta "errekonozimendu handia izan arren, proiektu txiki zein handietan parte hartzen jarraitzen zuen".
"Kolpe handia izan da", esan du Miguel Mena pelikula oinarritzen den liburuaren egile eta kazetariak. Azaldu duenez, berak aurreko hilabetean ezagutu zuen Angulo, "lehenengo entseguetara etorri zenean". Menaren esanetan, 'Bendita Calamidad' filmean hiru protagonist daude, Anselo eta Ricardo anaiak, eta Ramiro jauna Tarazonako apezpikua, eta Angulo elizgizonaren lana egiten zuen. "Oinarrizko pertsonaia zen, ez dakigu zer gertatuko den" grabazioarekin.
Doluminak
Aktore, gidoilari eta zuzendariek Alex Anguloren heriotza deitoratu dute eta, sare sozialen bitartez, euren dolumina adierazi dute. Horrez gain, aktorearen familiari elkartasun mezu ugari bidali dizkiete.
Zinema Akademiak 'txio' bat bidali du berehala, Alex Anguloren heriotzaren aurren bere atsekabea erakutsiz. Askok 'El Dia de la Bestia' pelikulan egindako lanagatik gogoratuko dutela adierazi du Akadamiak bigarren txio batean.
Alex de la Iglesia film horretako zuzendariak ere hainbat mezu bidali ditu Twitter sare sozialaren bidez: "Jainkoa", 'Eskerrak danoi" edota "Ezin dut sinestu. Autobus baten barruan nago, ez dakit zer egin" izan dira Alex de la Iglesiaren hitzak.
Santiago Segura zuzendari eta aktoreak ere txio hunkigarria eskaini dio Angulori, aktorearen "ontasuna" gogora ekarriz. "Alex Angulo nire lankide eta laguna hil da. Ezinezkoa pertsona hobea izatea. Igande beltza", idatzi du.
Jose Coronado aktoreak ere Anguloren heriotza izan du hizpide Twitterren. "Gaur Alex Angulo joan da. Ez dut bihotz handiagorik ezagutu. Maite dugunok negar egiten diogu. Goian bego", argitaratu du Coronadok.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal ekoizpenak protagonista, Goya sarietako izendatuen jaian
Goya sarietako izendatuen jaia egin dute Madrilen. Euskal produkzioek 47 izendapen dituzte guztira eta haien presentzia nabarmena izan da. Euskal zuzendari, ekoizle eta aktoreak irribarretsu ikusi ditugu alfonbra gorrian, pozik eta ilusioz beterik. Jai honekin otsailaren 28an Bartzelonan ospatuko den galarako atzerako kontaketa hasi da.
Euskal zinemaren industria etengabeko hazkundean dago, eta Euskal Herriko Zinema Eskolan nabaritu dute
Datozen urteetan arlo profesionalera salto egiteko asmoz, gero eta aktore gazte gehiago dago zine eskoletan. Euskal Herriko Zinema Eskolako ikasleek aitortu dute sektoreak bizi duen gorakadaren ondorioz, etorkizunari itxaropenez eta motibazioz begiratzen diotela.
'Maspalomas', film onena Zinemastearen 42. edizioan
Maspalomas, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako filma Zinemastearen 42. edizioko onena izendatu dute.
'Maspalomas', Zinemastearen 42. edizioko film onena
Zuzendari onenaren eta aktore onenaren sariak ere jaso ditu, azken hori Jose Ramon Soroizek egindako lanagatik.
Filmen soinuak non, emakumeak han
Pelikulak ikusi egiten dira. Pelikulak aditu egiten dira. Izan itzazue belarriak tente.
Miguel Garces aktoreak jasoko du Zinemastearen Gutako Bat saria
Garcesek larunbatean jasoko du Arabako zinemagintzako profesional nabarmenei ematen zaien golaroda, Zinemastea jaialdiaren amaiera galan.
"Los domingos" eta euskal aktoreak garaile, Feroz sarietan
Alauda Ruiz de Azuaren lanak film onenaren, gidoi onenaren, zuzendari onenaren, aktore protagonista onenaren eta bigarren mailako aktore onenaren sariak lortu ditu. Gizonezko aktore onenen sariak Jose Ramon Soroizek eta Kandido Urangak eskuratu dituzte.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Elena eta Telmo Irureta Borjako eccehomoa zaharberritu zuen emakumeari buruzko filmaren protagonistak izango dira
Bixagu euskal ekoiztetxea eta Malagako La Cochera etxea Cecilia. La historia del Ecce Homo de Borja pelikulan lanean ari dira, Cecilia Gimenez Borja Zaragozako herriko elizan fresko bat asmo onez baina ahalmen urriz zaharberritu zuen emakumearen gaineko “begirada intimo eta hunkigarri” batean.
"Benetako istorioak", Fipadoc Biarrizko jaialdian
Bederatzi egunean, 150 film ikusteko aukera izango da Lapurdiko udalerrian. Espainiako eta Portugalgo lanei garrantzi berezia eman diete egitarauan, eta hainbat euskal ekoizpen izango dira, hala nola Idi film laburra eta Akelarre plaza taldearen inguruko dokumentala.