Azaroaren 6ra bitartean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

23 film, Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astearen sail ofizialean

Terry Jones Monty Phytongo kidearen azken lanak zabaldu du zinemaldia, eta “The Vatican tapes” Mark Neveldineren lanak itxiko du. Gainera, bi euskal film erakutsiko dituzte sail ofizialean.
"Curtain" estatubatuar filma ere sail ofizialean
"Curtain" estatubatuar filma ere sail ofizialean

23 film izango dira lehian Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako XXVI. Astearen Sail Ofizialean. Zinema-jaialdia larunbat honetan hasi da, urriak 31, “Absolutely Anything” Terry Jones” Monty Phytoneko kideak eginiko azken lanarekin. Estatuan estreinatu baino sei egun lehenago ikusi ahal izan da Donostian fantasiazko komedia.

Bestalde, “The Vatican tapes” Mark Neveldineren filmak zinemaldia itxiko du datorren azaroaren 6an.

Halaber, sail ofizialeko filmen artean, “Maggie” (Henry Hobson) aipa dezakegu. Melodrama zonbi horretan, Arnold Schwarzenegger ageri da, ohikoak dituen paperetatik urrun dagoen pertsonaia gorpuzten.

Halaber, lehiaketatik kanpo, bi euskal film emango dituzte sail nagusian: “Euskal Harriaren ABDak” Katihotsak Logiaren proposamen barregarri eta beldurgarria eta “La semana (The movie)” Ruben Sainez zuzendutako lana. Doako sarrera izango da ikusle berrienei zinema jaialdiaren nondik norakoak azaltzen dizkien azken lan horren proiekzioan.

Bestalde, dokumental faltsuei errepasoa egiteko eta Wes Craven zuzendaria, genero horretako maisuetako bat, omentzeko tartea ere egingo dute antolatzaileek: “The Hills Have Eyes” (1977) filma emango dute.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X