'Lejos del mar'ek zabalduko du elkarbizitzarako zinema erakusketa
Zinexit, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Elkarbizitzaranzko Zinema Erakusketak seigarren edizioa abiatuko du gaur, astelehena, Lejos del mar Imanol Uribe zuzendariaren azken filmarekin.
Euskal zuzendariak eta Antonio Perez filmaren ekoizleak aurkeztuko dute filma, Azkuna Zentroko Auditorioan (19:30ean, sarrera doan, gonbidapena leihatilan jasota), eta, emanaldiaren ostean, solasaldi batean parte hartuko dute. Iban Garate aktoreak aurkeztuko du mintzaldia.
Burgosko prozesua (1979) dokumentalaren eta Segoviako ihesa (1981), Mikelen heriotza (1984) eta Azken egunak (1994) film luzeen ostean, Lejos del mar filmarekin bosgarrenez hurbildu zaio Uribe ETAren indarkeriari. Elena Anaya eta Eduard Fernandez protagonista dituen film honek ETAko kide ohi baten eta haren biktimetako baten alabaren arteko harremana kontatzen du, eta bien zaurietan eta indarkeriaren ondorioetan sakontzen du.
Zinema, lau egunez
Zinexiten edizio berri honetan programaturiko zenbait film Euskal Herrian kokaturik daude, El valor de la autocrítica dokumentala esaterako. Baina indarkeriari eta horri buruzko gogoetak Quebec, Hegoafrika, Israel, Italia eta Irlandako istorioak ere biltzen ditu.
Urriaren 27an, Un día después de la paz Hegoafrikaren eta Israelen arteko koprodukzioa eskainiko dute. Judu baten ama eta horren semea hil zuen palestinar frankotiratzailearen arteko adiskidetze prozesua azaltzen du dokumentalak.
Bestalde, Corbo filmak bestalde, 16 urte zituela jarri berri zuen bonba bat lehertzean hil zen 16 urteko Quebeceko Askatasun Taldeko militante gaztearen bizitza azaltzen du.
Azkenik, El valor de la autocrítica Karmelo Vivancok zuzendutako dokumentalak itxiko du jaialdia. Brigada Gorrietako edota Ulsterreko talde armatuetako kide ohienekin batera, Carmen Gisasola ETAko kide ohiaren lekukotasunak biltzen ditu lanak. 80ko hamarkadaren amaieraz geroztik, Gisasolak film honen abiapuntu den autokritika prozesua luzea egin du.
luzea egin du.Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Uribe: "Intolerantziaren aurkako borrokak gidatu nau"
Euskal zinemagileak, La fuga de Segovia, La muerte de Mikel, Días contados eta El rey pasmado filmen egileak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren sari berezia jasoko du ostegun honetan, "errealitateari atxikia" duen zinemari esker.
Lara Izagirre “Yerma”ren bertsio garaikide eta urbanoa filmatzen ari da euskaraz
Zinemagilearen hirugarren film luzearen protagonistak Ane Pikaza eta Aitor Borobia dira, eta Maria Goiricelayarekin batera dago idatzita, Lorcaren lan hori antzerkirako arrakastaz moldatu zuen antzerkigilearekin.
Euskal zinemak ongietorria egin dio Maialen Belokiri
Jose Luis Rebordinosek, lekukoa emango dion zuzendariak, eta Koldo Almandoz eta Lara Izagirre zinemagileek Beloki Zinemaldiko buru izendatu izanaz hitz egin digute.
Maialen Beloki izango da Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria 2027tik aurrera
Zinemaldiaren Administrazio Kontseiluak aho batez aukeratu du Beloki, Jose Luis Rebordinosen ondorengo gisa.
Lander Garro: "Memoria pertsonaia bat gehiago da 'Lutxi eta zuhaitza'n"
1987an Pasaian, Guardia Zibilaren esku, egoera nahasian hilik gertatu zen Lucía Urigoitia ETAko kidearen istorioa kontatzen du dokumentalak. Fikziozko zatiak eta lekukoen adierazpenak uztartzen ditu Lander Garroren pelikulak.
"I lit the Fire!" Valeria Lemesevskayaren filma izan da Punto de Vista jaialdiko lanik onena
Epaimahaiak bielorrusiar zuzendariaren dokumentala aukeratu du Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiko Sail Ofizialeko film luze onentzat. Film labur onenaren saria, EITBk babestutako golardoa, 3cm of Complexity Anna Vasofen filmari eman diote.
Urrats historikoa eman du euskal ikus-entzunezkoen sektoreak: Zinemaren Akademia eratuko du
Etorkizuneko akademia espazio "inklusiboa eta anitza" izatea nahi dute, sektorearen garapena bultzatzeko balioko duena. Euskal Herriko 150 profesionalen baino gehiagoren babesa du ekimenak.
Amets Hautsien zumardia Zornotzan dago
Boulevard pelikula ikusten ari zarela, oso sentsazio arraroa sumatzen duzu zure baitan. Pertsonaiek izen arrotzak dituzte: Hasley Weigel, Luke Howland, Ligé Neizan, Zev… Ez dute, baina, anglo-saxoi itxurarik, ibilerarik, aurpegierarik, gorpuzkerarik.
Elena Irureta aktoreari aitortza eginez hasi dute Silver Film Festival jaialdia Bilbon
Maitasuna eta Sexua (adingabea) lelopean, 60 urtetik gorako pertsonak oinarri dituen Silver Film Festival jaialdiari hasiera eman diote astelehen honetan, Bilbon. Apirilaren 24ra bitartean, hainbat jarduera hartuko ditu ekimenak eta, gaur, Elena Irureta aktoreari EITB Silver saria eman diote.
Zinemaldiak atzerabegirako bat eskainiko dio Jose Giovanniri
Frantses zinemagile eta nobelagileak hamabost film zuzendu, eta Jacques Becker, Jean-Pierre Melville eta Jacques Derayrekin lan egin zuen.