Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Estreinaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Koldo Almandozek 'Sîpo Phantasma' filma estreinatuko du, Rotterdamen

Herbehereetako hiriko zinema jaialdiaren sail ofizialean parte hartuko du film luzeak. “Kruzeroetako eta zinemako istorioak gurutzatzen dira” lanean, ahots ezberdinen bidez.
‘Sîpo Phantasma’ Untzi fantasma
‘Sîpo Phantasma’ Untzi fantasma

Koldo Almandoz zuzendariak ‘Sîpo Phantasma’ (Untzi Phantasma) estreinatuko du otsailaren 2an Rotterdamen, IFFR zinema jaialdian, Deep Focus programako Regained sailean.

Zuzendariaren hitzetan, "pelikula phantasma" bat da: "Bere kabuz idazten joan da kruzero batean sortutako istorioa". Azken bi urteetan jaiotako istorio ezberdinek ehundu dute filma, Almandozek azaldu duenez.

Txintxua Films ekoiztetxeak aurreratu duenez, "kruzero batean itsasoratuko gara, ontzi, hondoratze, zinema, fantasma, amodio eta banpiro istorio batean murgiltzeko. Drakula Bram Stokerren eleberriaren narrazio moduari jarraiki, 'Sîpo Phantasma'k ahots ezberdinak eta narrazio ez zuzenak (egunerokoak, eskutitzak, telegramak, artikuluak, berriak, liburuen pasarteak, biografiak…) ditu ardatz”, eta, hartara, ikuslearen esku egongo da berorien arteko loturak egitea.

Marian Fernandez Pascalek ekoitzi du filma, eta Koldo Almandozen pelikuletan lan egiten duten kolaboratzaileek errepikatu egin dute oraingoan: Laurent Dufreche muntatzailea, Javier Agirre Erauso kameralaria eta Haimar Olaskoaga soinua atontzen.

Maider Intxauspek Florence Balcomberen papera antzezten du, eta Itsaso Azkarate eta Karlos Odriozola txotxongileek viktoriar garaira eramango gaituzte. Soinu banda Joserra Senperenak eta Ignacio Bilbaok (Rumano Power) osatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X