71 film erakutsiko ditu Zinebik Sail Ofizialean
Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 18an zabalduko du 58. edizioa, Arriaga antzokian, Jaime Chavarri zinema zuzendari, gidoilari, antzezle eta kritikariari Ohorezko Mikeldia emanez. Zinemaldiaren azken edizioetan ohikoa denez, inaugurazio ekitaldia Sekzio Ofizialean lehiatuko diren euskal film laburren proiekzioarekin osatuko da.
Aurten Ohorezko bigarren Mikeldia Bahman Ghobadi zinemagile kurduari emango diote, zineman egin duen lanaren dimentsio artistiko garrantzitsua, bere herrialdeko askatasunen aldeko borrokan erakutsitako konpromisoa eta herri kurduaren gizarteari eta kulturari buruzko testigantza bikaina aitortzeko. Ghobadik azaroaren 25ean jasoko du saria, jaialdiaren amaiera ekitaldian.
71 film arituko dira Sekzio Ofizialean, zinemaldiak dituen hiru generoetako Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko borrokan: fikzioa (35), dokumentala (16) eta animazioa (20). Euskal zinemagileek egindako sei lan daude horien artean: Renovable (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga), Ulises (Aitor Gutierrez), Hileta (Kepa Sojo), Anónimo (Ivan Sokolov), Gure hormek (Maria Elorza eta Maider Fernandez) eta Jane, Tarzan ez zen horren guay (Begoña Vicario).
Sekzio Ofizialeko sarien irabazleak nazioarteko epaimahaiak ebatziko ditu, epaimahaikide hauen irizpideen arabera: Andréa Picard Kanadako idazle eta zinema kritikaria, Toronto International Film Festival (TIFF) zinemaldiko programatzailea; Corina Moldovan–Florea ekoizle errumaniarra; Krini Kafiris irakasle eta Greziako komunikabideen ikertzailea; Jose Luis Rebollo konpositorea; eta Virginia García del Pino zinemagile eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumental Masterreko irakaslea.
Sari berria
Zinebik, gainera, bost kontinenteetako zinemagile berrien lehen lanei eskainitako nazioarteko lehiaketa egingo du aurten, lehenengo aldiz.
Xenia Rivery kubatar gidoilaria, Jon Garaño euskal zinemagilea eta Rita Azevedo Gomes portugaldar zinemagilea izango dira lehiaketa berri horretako film onena aukeratuko duen epaimahaiko kideak.
Horrez gain, Zinebik euskal ekoizpen guztiek lortu ahal izango dituzten sari ez ofizial hauek ere izango ditu: ikus-entzuleen-EITB saria, SGAE Fundazioarena Euskal Gidoi Onenarentzat, zuzendaritza onenarena eta musika onenarena. Halaber, 1.000 euroko saria izango duen ZINEBI-New Talents sariak 2015-2016 ikasturtean Bilboko zinema eskoletan ekoitzitako film onena sarituko du.
Bestalde, Zinebik arreta berezia eskainiko die orain gutxi egindako euskal ekoizpen lanei, “Bertoko begiradak. Miradas desde Euskadi” sekzioaren barruan. Bost lan aurkeztuko dira: lau dokumental eta fikziozko bat.
Zinebiren ekoizpena
Horrez gain, ekoizpen propioa eta Euskadiko ikus-entzunezko sorkuntza sustatzearen alde egin du aurten ere: Nosotras, mujeres de Euskalduna Larraitz Zuazo zinemagile bilbotarrak, besteak beste, ETBren laguntzarekin zuzendu duen dokumentala eskainiko du. Euskalduna ontziolen jarraipenaren defentsan borrokatu ziren emakumeei begiratu die Zuazok lan honetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.