Fernando Velazquezekin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Wim Wenders Donostian, EOSekin bere film berriaren soinu bandan lanean

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak grabatuko du, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, zinemagile alemanaren filmaren musika.
Zuzendari alemana EOSen egoitzan izan da, Donostian. Argazkia: EOS.
Zuzendari alemana EOSen egoitzan izan da, Donostian. Argazkia: EOS.

Wim Wenders zinemagile alemanak gertutik jarraitu du "Submergence" bere azken filmerako musikaren grabazioa astelehen honetan, martxoaren 13 goizean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) Miramongo egoitzan, Donostian. Filma lan prozesuaren azken txanpan dago jada.

EOSek jakinarazi duenez, soinu bandaren partitura Fernando Velazquez berriki Goya saria irabazi duen bizkaitarrak idatzi du. "A Monster Calls" sarituarekin eta beste hainbat filmetarako musikarekin egin bezala, konpositore eta zuzendari getxoztarrak EOSi eman nahi izan dio musika hori grabatzeko ardura.

Wim Wendersek grabazio prozesuan esku hartu nahi izan du, eta, hala, "Fernando Velazquezekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin partekatu du 'Submergence' filmarako soinu bandaren sorkuntza".

"Submergence" suspensezko pelikula erromantikoa da, eta James McAvoy eta Alicia Vikander dira protagonistak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

‘Itzalak argitzen’: euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok 'Itzalak argitzen' dokumentala gauzatu dute 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: ‘Hamaseigarrenean, aidanez’ (Anjel Lertxundi, 1985), ‘Zergatik panpox’ (Xabier Elorriaga, 1985), ‘Ehun metro’ (Alfonso Ungria, 1985) eta ‘Oraingoz izen gabe’ (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren barruko Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X