''Hondar 2050''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal kostako itsas hondakinen inguruko dokumentala prestatzen ari dira

2018ko udaberrian estreinatu nahi dute film ertaina, eta horren laguntzaileek finantzazio kolektiboko kanpaina bat abiatu dute.
Hondar 2050 dokumentala

Cesare Maglioni ikus-entzunezko arloaren zuzendaria eta Carlos Arrola zuzendari artistikoa Hondar 2050 film ertaina prestatzen ari dira, gizarteak itsasoan biltzen ari den hondarraren arazoaren gainean kontzientzia har dezan eta horren aurrean herritarren parte-hartzea bultzatzeko.

2018ko udaberrian estreinatuko dute lana, Donostiako Aquariumean, eta, Cristina Enea Fundazioaren eskutik, horrekin lotutako artelan batzuk erakutsiko dituzte. Lan horiek itsas hondakinekin egingo dituzte, eta sortze prozesua dokumentalean zehar garatuko dute. Erakusketa honen komisarioa Donostiako Nana galeria izango da.

Proiektuaren arduradunek finantzazio kolektiborako kanpaina bat abiatu dute goteo.org webgunearen bidez, herritarrek ingurumenera ez ezik artera eta kulturara ere engaiatzeko.

Albiste gehiago zinema

Nagore Aranburu eta Jose Ramon Soroiz, "Maspalomas"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Maspalomas” Moriartitarren film berriaren lehen irudiak

EITBk Moriarti hirukotearen film berriaren lehen trailerra estreinatu du.  Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik (Marco, La trinchera infinita, Handia, Loreak…) zuzendu duten filmaren protagonistak Jose Ramon Soroiz eta Nagore Aranburu dira. Vicenteren bizitza du kontagai: Kanarietan bizitzaz gozatzen ari dela, Donostiara itzuli beharko du eta, adinekoen etxe batean sartzen dutenean, homosexuala dela ezkutatuko du. EITBren parte-hartzea duen filma irailaren 26an iritsiko da zinema aretoetara. 

Gehiago kargatu