Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

86 pelikula, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean

Inaugurazio ekitaldian "Errementari" filma emango dute, Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen pelikula.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Astearen aurkezpena. Argazkia: EFE
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Astearen aurkezpena. Argazkia: EFE

Fantasiazko eta Beldurreko Zinemaren 28. Astea urriaren 28an hasi eta azaroaren 3an amaituko da. Tarte horretan 86 film proiektatuko dituzte. Aurtengo edizioko protagonista nagusiak banpiroak eta emakumeak izango direla iragarri dute antolatzaileek.

Zine-jaialdiaren xehetasunak azaldu dituzte gaur Joxean Muñox Kultura sailburuordeak, Miren Azkarate Kultura zinegotziak, Patxi Presa Foru Aldundiko Kultura Sustapenerako Zerbitzuaren arduranduak eta Josemi Beltran festibalaren zuzendariak.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen inaugurazio ekitaldian "Errementari" filma emango dute,  Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen pelikula. Film luzeen Sekzio Ofiziala ixteko, berriz, Michael eta Peter Spierig anaien "Saw VIII" pelikula emango dute. Lan bi horiek lehiaketatik kanpo egongo dira.

Sitgeseko zinema-jaialdian kritika onak jaso zituzten beste film batzuk ere proiektatuko dituzte, hala nola, "Jupiter’s Moon" fabula fantastikoa, "Jainkoa hil" komedia beltza eta "Dave Made a Maze" irudimentsua.

Kontsultatu Fantasiazko eta Beldurreko Zinemaren Astearen webgunean programazioa eta ordutegiak.

BIDEOA | "Errementari" filmaren aurrerakina:

 

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X