Fantasiazko zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Mayhem' Joe Lynchen pelikulak lortu du film onenaren saria Fanten

Epaimahaiaren arabera, 'Bailaora' izan da fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdiko film labur onena, eta 'Ziren' Aitzol Saratxagaren fikziozko lana, euskal film labur onena.
Mayhem Fant 2018
Mayhem Fant 2018

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 24. edizioko epaimahaiak "Mayhem" Joe Lynch zinemagile estatubatuarraren film luzeari eman dio film onenaren Fant 2018 saria. Joanes Urkixo idazle eta gidoilariak, Koldo Almandoz zinemagile donostiarrak eta Janire Zurbano zineman espezializatutako kazetariak osatu dute aurten epaimahaia.

"Zuzentasun ezarengatik, zonbien generoa modu originalean berraztertzen asmatzeagatik eta kapitalismoaren kritika basatira daraman espazio itxiko eszenifikazioarengatik" aukeratu du epaimahaiak "Mayhem".

Bestalde, film laburren atalean, epaimahaiak "Bailaora" Rubin Steinen filmari eman dio labur onenaren saria, eta euskal film labur onenaren saria "Ziren" Aitzol Saratxagaren fikziozko lanak jasoko du.

Berrikuntza gisa, Euskal Aktoreen Batasunak euskal film laburren antzezpen onenaren saria eman du edizio honetan, eta Fernando Albizuk irabazi du "Aprieta pero raramente ahoga" filmean egindako lanagatik.

Publikoaren sariak

Bestalde, Fanteko ikus-entzuleen iritziz, film labur onena "RIP" izan da, eta Sail Ofizialeko film luze onena "Tigers are not Afraid".

Sariak banatzeko ekitaldia ostiralean, maiatzak 11, izango da, 20:00etan, Kale Nagusiko BBK Aretoan, "Rock Steady Row" (AEB, 2018) Trevor Stevensen filmaren emanaldi bereziarekin. Aurtengo edizioko berrikuntza gisa, larunbatean, maiatzaren 12an, film saridun guztiak berriro proiektatuko dituzte, BBK Aretoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X