31. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Handia' eta 'Carmen y Lola' filmak Europako zinema sarietarako izendatu dituzte

Arantxa Echevarria zuzendari bilbotarraren lana eta Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendari gipuzkoarren filma urteko lan onenen artean aukeratu ditu Europako Film Akademiak.
'Handia' filmaren fotograma bat

Arantxa Echevarria bilbotarrak zuzendutako Carmen y Lola filma eta Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendari gipuzkoarren Handia lana Europako zinema sarietarako izendatu dituzte, astearte goiz honetan jakitera eman dutenez. 31. edizioaren gala Sevillan egingo dute, abenduaren 15ean.

Europa mailan urtero ematen diren zinema sari nagusiak dira, eta euskal zuzendarien bi lan horiek 20 herrialdetako 49 film onenen artean aukeratu ditu Europako Film Akademiak. Besteak beste, Digman (Matteo Garrone) eta The house that Jack built (Lars Von Trier) filmak daude gaur ezagutzera eman duten zerrenda horretan.

Zerrendari dagokionez, Europako Film Akademiako kide gehien dituzten 20 herrialdeek film bana aukeratu dute, eta zuzendaritzak eta gonbidatutako adituek izendatu dituzte gainerakoak.

 

Albiste gehiago zinema

teaser Karmele nueva película de Asier Altuna
con Jone Laspiur y Eneko Sagardoy
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Karmele' Asier Altunaren film berriaren trailerra, esklusiban

Karmele Asier Altuna zuzendariaren (Amama, Aupa Etxebeste!, Agur, Etxebeste) film luzea urriaren 10ean estreinatuko da. EITBren parte-hartzea duen filma Donostiako Zinemaldian ikusiko da lehenago, nolanahi den, Sail Ofizialaren barruan baina lehiatik kanpo, proiekzio berezi batean. Fikziozko filma Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago, Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy ditu protagonista eta Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran daude antzeztaldean.

Gehiago kargatu