Europa, Asia eta Costa Ricako zinemagile hasiberriek osatzen dute New Directors saila
Jonatan Etzler suediarrak, Yukari Sakamoto japoniarrak eta Seyhmus Altun kurduak, besteak beste, bat egingo dute Irati Gorostidi Agirretxe nafarraren eta Jose Alayon kanariarraren proposamenekin.
'Bad Apples'-en fotograma.
Europatik (Erresuma Batua, Danimarka eta Suedia), Asiatik (Txina, India, Japonia, Taiwan, Kurdistan turkiarra eta Errusia asiarra) eta Costa Ricatik etorritako hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren film luzeak ekarriko dituzte Zinemaldira eta, iragarritakoekin batera, Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean lehiatuko dira.
Jonatan Etzler suediarrak Bad Apples ekarriko du, Saoirse Ronan protagonista duen satira garratza. Kutxabank-New Directors saria irabazi nahi duten zuzendari berrien atala inauguratuko du. Ekoizpen britainiar honek 11 urteko ikasle gatazkatsu bati aurre egin behar dion irakasle baten istorioa kontatzen du.
Yukari Sakamoto japoniarrak bere lehen luzea estreinatuko du: Shiro no Kajitsu / White Flowers and Fruits. Neskentzako barnetegi kristau batean gertatzen da; bertan, ikasle karismatiko baten suizidioak gainerakoak astinduko ditu, bereziki, mamuak ikusteko ahalmena duen barneko ikasle berrietako bat.
Seyhmus Altun zuzendari kurduaren lehen lanak, Aldde, Nefes / As We Breathe, sute suntsitzaile baten ondorioz Anatoliako landa-herri bateko familia batek jasaten dituen aldaketak kontatzen ditu.
Stroma Cairns zinemagile britainiarrak The Son and the Sea filma estreinatuko du. Bi lagunek Eskoziako ipar-ekialdeko kostaldean zehar egindako bidaia batean hitzetatik haragoko lotura bat deskubrituko dutela ikusiko dugu pelikulan.
Tsao Shih-Han zuzendari taiwandarrak bere debuta erakutsiko du Nan Fang Shi Guang/Before the Bright Day film luzean. 1996an kokatua, Taiwango itsasarteko hirugarren krisialdian zehar familiarekin, adiskideekin eta sentimenduekin lotutako tentsioei aurre egin behar dien nerabe baten bizitzari jarraitzen dio filmak.
Beste suediar bat, John Skoog, Kopenhageko Zinema Dokumentalaren Jaialdian saritua, bere lehen fikzioa ekarriko du, Värn / Redoubt, bere etxea balizko gerra batean babesteko gotortzen duen gizon bati buruz.
Emilie Thalund danimarkarrak Vaegtloes / Weightless (Liviana) ekarriko du Donostiara. 15 urteko neska batek kanpamendu batean igaroko du uda, argaltzeko asmoz. Bertan, neska karismatiko eta dibertigarri bat ezagutuko du, uste osoa duena bere buruan, bai eta begirale xarmagarri bat ere, eta erakarpena sentituko du gizonarengandik.
Kim Torres costarricarrak 13 urteko Lauraren urratsak jarraitzen ditu bere lehen film luzean, Si no ardemos, cómo iluminar la noche. Neskatoa bere familia berrian harrapatuta sentitzen da.
Beste haur bat da protagonista Ni De Yan Jing Bi Tai Yang Ming Liang / Nighttime Sounds Zhang Zhongchenen filmean. 8 urteko adingabea bere adin bereko norbaiten mamuarekin gurutzatzen da egun batean.
Tribeny Rai indiarrak Chhora Jastai / Shape of Momo filma estreinatuko du. Protagonista Himalaiako bere herrira itzuliko da, eta familia-presio geroz eta handiagoari aurre egin beharko dio hor, bai eta espektatiba sozialei ere.
Azkenik, Anton Yarush eta Sergey Borovkov errusiarrek Chuzhie Zemli / Foreign Lands filma aurkeztuko dute, zinema zuzendari errusiar baten ihesari buruz.
New Directors sailean dagoeneko iragarrita zeuden Irati Gorostidi Agirretxeren Aro berria eta Jose Alayonen La lucha.
Zure interesekoa izan daiteke
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.