Koldo Almandoz: 'Misteriorik gabe, zinema ez da ezer'
Koldo Almandoz zinemagileak Donostiako Zinemaldian parte hartuko du aurten, hirugarren urtez jarraian (2016an Sipo phantasma eta Kalebegiak film kolektiboko bere zatia aurkeztu zituen eta 2017an Plágan dokumentala), oraingoan Oreina fikzioko film luzea dakarrela besapean.
Fikziozko lan konbentzionalago batean gidatzen du Almandozek ikuslea Oreina pelikularen bidean, aske gidatu ere, protagonista guztiak batzen eta nola edo hala lohitzen dituen paduran murgiltzera gonbidatzen baitu zuzendariak ikuslea –“konplizea” deituko lioke berak–, inolako zurruntasunik gabe.
Zuzendariak arrastoak (batzuk beste batzuk baino agerikoagoak) eta istorioari laguntzeko heldulekuak eskaintzen dizkio ikusleari han eta hemen, 88 minutuko istorioan zehar, arketipoari eta epikotasunari ihes egiten dioten bost pertsonaia nagusien bidez.
Bakardadea, inkomunikazioa, bulkadak eta etsipena ageri dira ETBren parte hartzea duen film soilean, besteak beste, erakusten dutenagatik baino gehiago ezkutatzen dutenagatik arreta ematen diguten pertsonaiengan. Almandozekin hitz egin dugu, filmean gehiago sakontzeko.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Forma aldetik, eredu ohikoagora lerratu zara Oreina-n, Sipo phantasma eta Plagan proiektu ezohikoagoak pantailaratu eta gero. Istorioak eskatu dizu planteamendu hori? Zer etorri da lehenengo, forma ala istorioa?
Batetik, padura eta etxe hori aspaldidanik nituen fitxatuta, oso zinematografikoa iruditzen zitzaidan geografia berezi hori. Bestetik, erosotasun eremutik aldendu eta pelikula konbentzionalago bat egiteko erronka jarri nahi nion neure buruari. Horren emaitza da Oreina.
Aurrekoak baino proiektu handiagoa eta garestiagoa da Oreina, 60 lagun baino gehiago aritu zarete lanean. Zuzendari oso pertsonala izanik, nola bizi izan duzu filmatze prozesua lantalde handiagoaren buruan? Presiorik izan da?
Bai, baina nik neure buruari jarritakoa nagusiki. Nolabait, tentsio egoera bat behar dut lan egiteko normalean, ez dakit erosotasunean lanik egiten. Bestetik, hori posible izan da Txintxua Films ekoiztetxeak ez duelako inongo presiorik edo aldaketarik egin nahi izan, eta askatasun osoa eman dit.
Beraz, beste norbaitekin borrokatu ezean, neure buruarekin borrokatu behar izan dut.

Informazioa tantaka iristen zaio ikusleari pelikulan zehar. Nola josi duzu hori gidoian?
Iruditzen zait, geure buruaz esaten dugunak baino gehiago, ezkutatzen dugunak definitzen gaituela hobekien. Ni jada ez naiz fidatzen inork bere buruaz esaten duenaz. Esandakoaz fidatzerik ez badugu (curriculumak, masterrak, sare sozialak…), ezkutatzen duten horretaz fidatu beharko gara.
Ikusleak osatu beharreko proposamena da zurea. Lasaiegi bizi da ikuslea? Ahalegina eskatu behar zaio?
Ez dakit ahalegina hitz aproposa den; konplizitatea, akaso, pelikularen parte izatea.
Nolabaiteko interakzio bat sortu behar da, bere kabuz gauzak deskubritzea, eta, askotan, deskubritzen ez dituen horiekin ez frustratzea. Ez da komeni dena jakitea. Misterio bat egon behar da beti. Zinema, misteriorik gabe, ez da ezer.
Filmen fokuetatik at egoten diren pertsonaia egunerokoek daramate pelikularen pisua. Nahita bilatutako zerbait izan da? Zerk eraman zaitu fokua horiengan jartzera?
Nik pertsonez hitz egin nahi nuen, kolektiboez baino gehiago. Hemen azaltzen direnak ez dira “Teleberri”etan azaltzen, ez dira bazterrekoak (ez dute bizimodua ateratzeko arazorik) baina bazterrean bizi dira… Egun, garaikidetzat dugun bazter batean.
Etorkina ez da etorkin arketipikotzat erakusten zaiguna, ez da barku batean azaltzen itsaso erdian edo poltsa handi batekin edo hesi bat saltatzen… Baina errealitatean txertatua dago, nahiz eta ez diogun jaramonik egiten. Etorkin horiek jada “gu” dira.
Inkomunikazioa da, nire ustez, filmaren ardatz nagusia. Zelan bizi du sortzaile batek, mezuak komunikatzeko nahia/beharra duen batek, egun bizi dugun inkomunikazioa?
Pertsonaiak bakarrik daude, bai, baina ez da bakardade traumatiko bat. Nik uste gutariko edonoren bizitza dagoela bakardade unez beteta. Egunero, joan-etorrian, lanerako bidean, etxerako bidean, kalean. Eta ez zait gabezia bat iruditzen.
Bakardadea mespretxatzen dugun garaiotan, pelikulako pertsonaiek beste ikuspegi bat ematen digutela iruditzen zait, normaltasunarena, dramarik gabe. Frustrazioak eta penak dituzten pertsonaiak dira, baina ez al dugu bada guk guztiok geure frustrazioekin bizi behar?

Laulad Ahmed Khalil da 'Oreina' filmean
Patxi Bisquert eta Ramon Agirre aktore beteranoekin batera, Laulad Ahmed aktore ez profesionalarekin lan egin duzu filmean. Zelakoa izan da bi aktore eredu horiek uztartzeko esperientzia?
Lan egiteko, luxua. Lauladek ere asko ikasi du bi aktore horien alboan, eta Erikak (Olaizola) eta Iraiak (Elias) ere oso lan ederra egin dute. Guztiak aritu dira nik eskatu bezala, neurrian.
Eta, bestetik, Lauladek, aurretiaz aktore gisa lan egin gabea zenez, errealismo kutsua eman dio filmari.
Sariako padura (Aginaga) beste pertsonaia bat da ia. Kokapen horrek zer eman dio istorioari, zure ustez?
Periferia da protagonistetako bat, bai, periferia berezi hau, ez dagoena soilik Oria ibaian baizik eta Euskal Herriko zonalde askotan. Eta nik uste inguruneak nolabait bertan bizi direnen izaera eta jokabidea zizelkatzen duela.
Zentzu horretan, ibaia garrantzitsua da, mugimendu amaiezina: “ez zara inoiz ibai berean bainatuko” eta bestelako esaldi mordo hori. Ez nuke nahi poetiko jarri, baina ibaia oso elementu zinematografikoa da.

Behin zure lanaren emaitza partekatuta, zer etorkizun opa diozu Oreina-ri?
Etorkizun bat izatearekin nahikoa da. Ikuslearentzat, Oreina oraina eta etorkizuna da. Niretzat, ordea, iragana, istorio aldaezin bat, portutik atera eta sekula itzuliko ez den barku bat.
Eta ez besterik galdetu, poeta merkearen posea hartuta nabil eta!
Zure interesekoa izan daiteke
Brigitte Bardot aktore frantziarra hil da, 91 urte zituela
Aktore eta abeslaria Frantziako zinemaren ikonoa eta 1950eko eta 1960ko hamarkadetako ikur erotikoa izan zen.
“Salitre” Nagore Aranburu protagonista duen pelikula filmatzen bukatu dute
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea “ama-alaba batzuen arteko harremanaren kontakizun makurra da, drama intimoaren eta beldur psikologiko eta fisikoaren artean mugitzen dena”.
Honelakoa da "Aro berria", zinemetan ikusgai den Irati Gorostidiren filma
Aro berria EITBren parte-hartzea duen filma bigarren astea egiten ari da zinema aretoetan; Irati Gorostidiren filma Gasteizen, Bilbon, Bermeon, Galdakaon, Donostian, Errenterian, Irunen, Altsasun eta Iruñean dago ikusgai. Donostiako Zinemaldiko New Directors sailean aipamen berezia jaso zuen filmaren sekuentzia bat aurreratzen dizugu Orainen, primizian.
EZAEk Zinemaren Euskal Festa ospatuko du larunbat honetan
Ekimenak publikoarekin loturak indartzea eta zinema-aretoen balio kulturalaren aitortza bultzatzea du helburu. Sarrera guztiak 3 euroko prezio sinbolikoan eskainiko dira.
Ikusi primizian "El mal" Bajo Ulloaren film berriaren trailerra
EITBren parte hartzea duen filmean, inoizko hiltzaile handienari buruzko liburu bat idazteko proposamena jasoko duen kazetari baten istorioa kontatzen du Juanma Bajo Ulloa zinemagile gasteiztarrak.
Odola! Odol gehiago!
Telebista-emankizun batentzako kamerak har dezaken horretatik harago doaz beti Albert Serraren eta Imanol Rayoren objektiboak, errealitateak ezkutatzen duen ‘egia’ horren bila. Eta ez egia biribila, osoa, aldaezina den hori, baizik eta gauzen, gizakion, bizidunen, momentuen esentzia dardartia gordetzen duena.
Oscarren banaketa ekitaldia Youtuben ikusi ahal izango da 2029tik aurrera
Hollywoodeko Akademiaren eta bideo plataformaren arteko akordioa 2033ra artekoa da gutxienez.
"Las hijas" filmaren grabaketan izan gara, Urduñan
Urduñan (Bizkaia), Las hijas filmatzen ari dira, EITBk parte hartzen duen pelikula. Emakumeak protagonista dituen thriller psikologikoa da eta hausnarketa sakona egitera gonbidatuko gaitu. Bost aste daramatzate grabazioak egiten, eta filmaketaren azken egunetan daude; beraz, laster ikusiko dugu pantaila handian.
Rob Reiner aktore eta zine zuzendaria eta Michele Singer haren emaztea hilda aurkitu dituzte Los Angelesen
Los Angeleseko Polizia ustezko homizidio gisa ikertzen ari da gertaturikoa.
'Los domingos' eta Jose Ramon Soroiz garaile Forque sarietan, Goyen atarian
Donostian Urrezko Maskorra eskuratu ostean, Alauda Ruiz de Azuaren filmak irabazi du larunbat honetan fikziozko film luze onenaren saria. Patricia Lopez Arnaizek eta Soroizek eskuratu dituzte aktore onenen golardoak.