Britainiar zinemaren sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“1917” jaun eta jabe Bafta sarietan, zazpi garaikur bilduta

Sam Mendesen pelikulak film eta zuzendari onenen sariak jaso ditu, besteak beste. Aktore onenak Joaquin Phoenix eta Renée Zellweger izendatu dituzte britainiar zinemaren sarietan.
"1917"
Besteak beste, film eta zuzendari onenaren sariak irabazi ditu "1917"k. Argazkia: Efe.

"1917" Sam Mendesen film belikoa izan da garaile nagusia bart, Bafta britainiar zinemaren sarien 73. edizioan, zazpi sari bildu baititu, tartean film eta zuzendari onenenak.

Film onenaren, zuzendari onenaren, britainiar film onenaren, soinu onenaren, argazkilaritza onenaren, ekoizpen diseinu onenaren eta efektu bisual onenen Baftak irabazi ditu "1917"k.

"Joker" filmak hiru sari jaso ditu, nahiz eta beste edozein filmek baino izendapen gehiago zituen: jatorrizko musika onena, casting onena eta gizonezko aktore onena (Joaquin Phoenix). Saria jasotzean, dibertsitatearen eta denetariko arrazetako aktoreak saritzearen aldeko aldarria egin du aktoreak.

Gaueko garaile nagusien zerrendako hurrengoa "Parasites" izan da. Ingelesa ez den beste hizkuntza bateko film onenaren eta gidoi onenaren saria jaso ditu.

"The Irishman"ek ez du saririk lortu, nahiz eta hamar izendapen zituen, eta "Once upon a time… in Hollywood"ek, izendapen kopuru berarekin, sari bakarra lortu du, Brad Pittek bigarren mailako gizonezko aktore onenaren sailean eramandakoa.

"Judy" Judy Garland aktoreari buruzko biopicak emakumezko aktore onenaren Bafta saria eman dio Renée Zellwegerri, eta "A marriage story"k sari bakarra jaso du, Laura Dernek bigarren mailako emakumezko aktore onenaren atalean jasotakoa.

"Jojo Rabbit", "For Sama", "Little women", "Bombshell" eta "Bait" filmek Bafta sari bana irabazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X