"Euskal animazioak aitortza gehiago behar ditu"
Urrun iritsi dira, iritsi ere, "Zutik" animaziozko filmeko iratxo eta zuhaitzak. Zinemako pantailetatik pasatu eta bertatik umeei naturarekin modu sakonagoan bat egiteko deia egin eta gero, Goya sarietarako izendatu dute Iker Alvarezek eta Haizea Pastorrek zuzendutako istorioa.
Iratxo eta zuhaitzen istorioa Baleuko (Euskal Herria), Tortugastudios (Brasil) eta Polar Studio (Mexiko) etxeen arteko koprodukzioa da, eta EITBren parte-hartzea du. Larunbatean Valentzian egingo duten sari banaketaren atarian zorte ona opa eta gero, Alvarez eta Pastor zuzendariekin hitz egin dugu.
Zorionak izendapenagatik! Espero zenuten?
Iker: Eskerrik asko. Bada, beti dago aukera txiki bat izendatua izateko, baina ez dut horretan asko pentsatu azkenera arte. Lan asko genuen.
Espero dezagun zorte apur bat izatea, euskal animazioak behar ditu eta aitortza gehiago.
Haizea: Eskerrik asko! Espero, espero… Beti izan dugu itxaropen txiki bat, baina mezua jaso bezain pronto… Ez nuen sinisten!
Gure txikientzako pelikula bat, eta gainera euskaraz, Goya sarietan izendatuta egotea kristoren aitortza da.
Ikusi dituzue zuen sailean hautagai diren gainerako filmak? Zer iruditu zaizkizue?
Iker: Ez ditut ikusi. Gainetik, besterik ez. Zer produkzio diren eta abar jakin besterik ez.
Haizea: Gaur egun, txikitxo batekin ezinezkoa dut zinemara joatea… Hala ere, gustatuko litzaidake.
Trailerrak ikusi ditut, eta aniztasuna dago pelikula guztien artean. Animazioan aberastasun hori islatzea oso garrantzitsua iruditzen zait, bai gaiaren bai irudien tratamenduaren aldetik.
Nola aurreikusten duzue otsailaren 12ko gaua? Nola irudikatu duzue zeuen buruetan?
Iker: Ikusiko dugu, oraingoz ez dut ideia garbirik. Dena den, aitortza hori ona litzateke: behar ditugu hemen horrelakoak, eta horrek pelikula gehiago egiteko aukera ematen badu, bada, primeran.
Haizea: Seguruenik, urduri eta pozik aldi berean. Goya saria eramatea, berez, itzela litzake. Baina momentua bizitzearekin bakarrik ere asko eramango dut etxera: gala bizi, jendea ezagutu, urduritasuna…
Nik uste gau horretan sentimendu nahasi asko biziko ditugula, eta horrek ere xarma berezia izango du.
Gidoia lau pertsonak idatzi dute, eta zuzendaritza lanetan ere bi pertsona aritu zarete. Zein izan dira lankidetza ondo burutzeko gakoak?
Iker: Lan koral hori ohikoa da animaziozko pelikuletan. Lan gogorra da, zati eta erronka askorekin. Bakoitzak bere indarra eta abilidadeak jarri ditu mahai gainean.
Sekreturik ez dago, umore ona eta lan gogorra, besterik ez. Irizpideak inoiz ez dira komunak izaten, poliki-poliki joaten dira elkartzen, batzuetan nahita eta gehienetan nahi gabe, proiektuak bizitza propioa hartzen duen heinean. Berak agintzen du, horixe da gakoa.
Haizea: Gidoiari dagokionez, zuzendariok iritsi ginean bazegoen istorio bat onartuta. Gero, bakoitzak istorio hori kontatzeko moduari eragin dio bere jakintza arlotik. Bakoitzak bere onena gehitu dio filmari.
Mezu ekologista eta soziala helarazten du filmak, testuinguru atseginean. Zinemetatik bidetxoa egin eta gero, mezu hori publikoarengana nahi duzuen bezala iritsi dela uste duzue? Zer erantzun jaso dituzue?
Iker: Erantzunak onak izan dira zentzu horretan. Ekologiak geroz eta indar eta prestigio gehiago du, eta horrek ez du gelditzerik. Geroz eta indar gehiago du diskurtso horrek: urteek esango dute hori nola kudeatuko den.
Haizea: Nik uste pelikularen mezua ondo helarazi dugula. Gure txikientzat egin dugu; hortaz, mezua zehatza eta sinplea da: batetik, naturarekiko errespetua eta maitasuna, eta bestetik, gaur egun teknologiarekin bizi dugun errealitate gazi-gozoa.
Gure mundu zoro honetan, zentzuz jokatu behar dugu. Gure txikiei arduratsu jokatzen lagundu behar diegu, eta nik uste pelikula honen bidez balore potente batzuk erakusten ditugula.
"Un día más con vida", "Elkano, lehen mundu bira", "Orkestra lurtarra", "Psiconautas", "Dixie", "Betizu", "Olentzero"… Azken urteetan uzta galanta eman du euskal animaziogintzak. Zuen tokitik ikusita, zein da euskal animazioaren osasuna?
Iker: Bada, nire ustetan, ez du osasun onik. Laguntza gehiago behar dira, euskal profesional asko eta asko dira kanpoan lanean, eta, gainera, animazioak prestigio gehiago behar du.
Zinema mailan, animazioak azken postuak okupatzen ditu oraindik prestigio, lan aukera eta abarretan, eta honekin bukatu beharra dago. Zinema jaialdietan, presentzia askoz ere handiagoa behar du. Gainera, gazte jendeak asko konektatzen du animazioarekin; tamalez, jende nagusi askok ez.
Hala ere, denbora kontua besterik ez da, ziur nago horretaz. Horregatik, apustuak behar dira animaziogintzan, orain ondo kokatzen denak fruituak hartuko dituelako datozen urteetan. Aurrera begiratu beharra dago, eta ez atzera.
Haizea: Galdera potoloa. Animazioaren munduan egiten dudan lehen murgilketa serioa da hau.
Goyetan egon zein ez, animaziozkoa izan zein ez… Zer pelikulak eman dizue arreta azkenaldian?
Iker: Bada, ikusi dudan azkena Arcane da. Frantzian egindako animaziozko serie oso potente bat. Lehen postuan egon da Netflixen. Hortxe animazioaren indarraren adibide bat.
Horrelakoak etorriko dira, eta asko.
Haizea: Azkenaldian, filmak baino gehiago, telesailak ikusten ari naiz.
Baduzue beste proiekturik esku artean? Zertan ari zarete lanean?
Iker: Oraingoz, ez dut proiekturik. Badira urte honetarako martxan jartzen ari diren batzuk… Espero dezagun Euskal Herrian proiektu ausartak etortzea, fikzio eta animazioa nahasten dituen bat adibidez. Aurrera begiratu beharra dago. Gora animazioa!!
Haizea: Orain, telebistan lanean ari gara. "Ur Handitan" saioaren preprodukzioarekin gabiltza, eta laster hasiko gara grabatzen. Astero-astero euskal gizartean dauden kezkak, galderak eta eztabaida gaiak hartu eta aztertzen dituzte. Gaurkotasunari lotutako gaiak izaten dira, gizarte zein politika gaiak. Horretako protagonistak elkarrizketatzen dituzte, beraien testigantzak eta istorioak erakutsiz.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da
Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.