Urriak 28 - azaroak 4
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Macarena Gomez aktorea erakusten du Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen kartelak

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako 33. Astea urriaren 28tik azaroaren 4ra egingo dute, eta Carlos Fdez "Penrider" marrazkilariak egindako kartela erakutsi dute gaur.
Macarena Gomez aktorea, Donostiako Astearen kartelean
Macarena Gomez aktorea, Donostiako Astearen kartelean

Macarena Gomez espainiar aktorea da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astearen irudi ofizialaren protagonista. Zinema jaialdia urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean izango da aurten.

Kartelaren egilea Carlos Fdez (Penrider) marrazkilaria da, eta, Gomezen irudiaz gain, armiarma batek ere hartzen du protagonismoa, hasiera-hasieratik zinemaldiaren ikurra izan den animaliak.

Halaber, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Donostia Kulturak "Luis Gasca; Komikiak eta zinema" erakusketa antolatu dute, eta irailaren 8tik azaroaren 8ra jarriko dute ikusgai, Okendo Kultur Etxean. Editore, historialari, gidoigile, bildumazale eta Donostiako Zinemaldiaren zuzendari izandakoa omenduko dute horrela.

Gainera, Hermenaute argitaletxeak kanibalismoari buruzko liburu bat argitaratuko du, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X