Zinemaldia 2022
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juliette Binoche, eguneko protagonista Zinemaldian

70. Zinemaldiaren Donostia Sarietako bat jasoko du gauean aktore ezagunak. Gainera, ikusgai izango dira 'Sparta' eta 'Il boemo', Sail Ofizialean, eta Estibaliz Urresola eta Lur Olaizola euskal zinemagileek zuzendutako 'Cuerdas' eta 'Hirugarren koadernoa' pelikulak.
18:00 - 20:00
Binocheren begiradak Donostia argitu du

Juliette Binoche, 70. Zinemaldi honetan izango diren izar handietako baten eguna da izango da gaur Donostian. Izan ere, jaialdiak eta zinema zaleek omenaldia egingo diote Donostia Saria emanaz.

Isabel Coixet zinemagile katalanak emango dio aipatu saria aktore frantsesari. EITB Mediak ekitaldi guztia zuzenean ikusteko aukera eskainiko du, 22:00etatik aurrera, ETB4n eta eitb.eus atarian. 

Atzo arratsaldean iritsi zen Binoche Maria Cristina hotelera, dozenaka pertsona bere zain zituela:

18:00 - 20:00

Horrez gain, gaur ikusgai izango dira Sparta eta Il boemo filmak, Sail Ofizialean, eta Estibaliz Urresola eta Lur Olaizola euskal zinemagileek zuzendutako Cuerdas eta Hirugarren koadernoa pelikulak, Zabaltegi-Tabakalera sailean.

Ikusi eguneko hitzordu nabarmenetako ordutegia eta non dauden aurreikusita:

* Sparta, Sail Ofizialean, 8.30ean Victoria Eugenian, 11:30ean eta 19:00etan Kursaal 1en, eta 21:30ean Principe 7an.

* Il boemo, Sail Ofizialean, 12:00etan, Principalen (prentsarako eta akreditatuentzat).

* Cuerdas, Zabaltegi-Tabakalera sailean, 12:00etan, Tabakalerako 1. aretoan, eta 16:00etan Principe 2n.

* Hirugarren koadernoa, Zabaltegi-Tabakalera sailean, 22:00etan, Tabakalerako 1. aretoan.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X