Juliette Binoche, eguneko protagonista Zinemaldian
Juliette Binoche, 70. Zinemaldi honetan izango diren izar handietako baten eguna da izango da gaur Donostian. Izan ere, jaialdiak eta zinema zaleek omenaldia egingo diote Donostia Saria emanaz.
Isabel Coixet zinemagile katalanak emango dio aipatu saria aktore frantsesari. EITB Mediak ekitaldi guztia zuzenean ikusteko aukera eskainiko du, 22:00etatik aurrera, ETB4n eta eitb.eus atarian.
Atzo arratsaldean iritsi zen Binoche Maria Cristina hotelera, dozenaka pertsona bere zain zituela:
Horrez gain, gaur ikusgai izango dira Sparta eta Il boemo filmak, Sail Ofizialean, eta Estibaliz Urresola eta Lur Olaizola euskal zinemagileek zuzendutako Cuerdas eta Hirugarren koadernoa pelikulak, Zabaltegi-Tabakalera sailean.
Ikusi eguneko hitzordu nabarmenetako ordutegia eta non dauden aurreikusita:
* Sparta, Sail Ofizialean, 8.30ean Victoria Eugenian, 11:30ean eta 19:00etan Kursaal 1en, eta 21:30ean Principe 7an.
* Il boemo, Sail Ofizialean, 12:00etan, Principalen (prentsarako eta akreditatuentzat).
* Cuerdas, Zabaltegi-Tabakalera sailean, 12:00etan, Tabakalerako 1. aretoan, eta 16:00etan Principe 2n.
* Hirugarren koadernoa, Zabaltegi-Tabakalera sailean, 22:00etan, Tabakalerako 1. aretoan.