Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinemaldiko aurreneko izarrak Donostiara iritsi dira

Besteak beste, Epaimahai Ofizialeko kideak, Hirokazu Koreeda zinemagilea, David Guetta musikaria eta Fernando Tejero aktorea daude dagoeneko Gipuzkoako hiriburuan.
18:00 - 20:00
Hirokazu Koreeda zinemagile japoniarra eta Zinemaldiko 2022ko epaimahaikideak Donostian dira jada

Zinemaldiko aurreneko izarrak Donostiara heldu dira dagoeneko.

Hori horrela, Epaimahai Ofizialeko kideak Gipuzkoako hiriburuan dira jadanik, hala nola Matias Mosteirin, Rosa Montero, Tea Lindeburg, Hlynur Palmason eta Antoinette Boulat.

Maria Kristina hotelaren inguruetan beste hainbat izar ikusi ahal izan dituzte zaleek gaurkoan, besteak beste Hirokazu Koreeda zinemagilea, David Guetta musikaria eta Fernando Tejero eta Miguel Herran aktoreak.

David Guetta musikagile frantziarra. Argazkia: EFE David Guetta musikagile frantziarra. Argazkia: EFE
Jeremiah Mosese gidoilari eta zuzendaria. Argazkia. EFE Jeremiah Mosese gidoilari eta zuzendaria. Argazkia. EFE
Antoinette Boulat. Argazkia: EFE Antoinette Boulat. Argazkia: EFE
François Ozon. Argazkia: EFE François Ozon. Argazkia: EFE
Fernando Tejero. Argazkia: EFE Fernando Tejero. Argazkia: EFE
Miguel Herran. Argazkia: EFE Miguel Herran. Argazkia: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X