Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Intolerantziari pentsamendu kritikoaren bidez aurre egitearen' garrantzia defendatu du epaimahaiak

18:00 - 20:00
'Intolerantziari pentsamendu kritikoaren bidez aurre egitearen' garrantzia defendatu du epaimahaiak
Epaimahai Ofiziala honako hauek osatzen dute: Antoinette Boulat zinemagileak, Tea Lindeburg zuzendari eta gidoilariak, Rosa Montero idazle eta kazetariak, Lemohang Jeremiah Mosese zinemagile eta artista bisualak, Hlynur Pálmason zuzendari eta gidoilariak eta Matías Mosteirín ekoizleak.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X