IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Zinemaldia, Gipuzkoako serie-bortxatzailea eta Elizabeth II.aren estatu hileta

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Londres, atzo. Argazkia: EFE
Londres, atzo. Argazkia: EFE

Ondorengo gaiek hartuko dituzte gaur, irailak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Zinemaldia: 2022ko Zinemaldian, gaur, Mikel Gurrea donostiar zuzendariaren Suro pelikula izango da ikusgai Sail Ofizialean; EITBk parte hartzen du film horretan.

Gipuzkoako serie-bortxatzailea, hirugarrenez akusatuen aulkian: Gipuzkoako serie-bortxatzailea hirugarren aldiz eseriko da akusatuen aulkian gaurtik aurrera. Oraingoan, 2012 eta 2015 artean Andoainen, Tolosan eta Anoetan izandako hiru sexu eraso egin izana egotzita epaituko diute.

-Elizabeth II.aren estatu hileta: gaur eguerdian egingo da Elizabeth II.aren aldeko estatu hileta Londresen, mundu osoko 500 estatuburu eta agintari bertan direla. 

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X