Zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'20.000 especies de abejas' filmeko lantaldea, Berlinaleko alfonbra gorrian

20230222173739_20-000-especies-de-abejas-berlinale_
18:00 - 20:00
'20.000 especies de abejas' filmeko lantaldea, Berlinaleko alfonbra gorrian
Estibaliz Urresola euskal zinemagileak opera prima estreinatuko du gaur Berlinalen. Urrezko Hartza jasotzeko hautagai den aniztasunari egindako kantua da, eta trans edo nortasun anitz eta minorizatuak dituzten haurrentzat "onarpen-horizontea eraikitzen" laguntzea du helburu.

Zure interesekoa izan daiteke

"Cada día nace un listo" Arantxa Echevarriaren pelikularen teaser kartela.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Horrelakoa da “Cada día nace un listo”, Arantxa Echevarriak “La infiltrada”ren ondoren egin duen filma

Pelikula, “satira garratz bat”, Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiatik kanpo, maiatzaren 22an zinema aretoetan estreinatu aurretik.   Cada día nace un listo, Arantxa Echevarría bilbotar zinemagilearen film berria, Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute; martxoaren 6tik 15era egingo dute jaialdia.   Echevarriak eta Patricia Campok idatzia, Hugo Silva, Susi Sánchez, Dafne Fernández, Jaime Olías, Ginés García Millán, Diego Anido, Markos Marín, Marina Ostolaza, Sofía Otero eta Javier Tolosa dira aktoreak, eta Belen Rueda, Pedro Casablancek eta Gonzalo de Castrok ere hartu dute parte. EITBren parte-hartzea du Lazona Zinemaren eta Lamia Produccionesen ekoizpenak. Echevarriaren seigarren film luzea da Cada día nace un listo (2026), Carmen y Lola (2018), La Familia Perfecta (2021), Chinas (2023), Políticamente Incorrectos (2024) eta La infiltrada (2024) lanen ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X